Agenda / Ekimenak

EDB hitzaldi sortatxoa prestatzen Iruñean

euskal_dantzari_biltzarra

euskal_dantzari_biltzarra
Iaz hasi ginen EDB hitzaldi sortatxoa prestatzen. Dantzarien eta dantzariendako jotzen duten musikarien formazioa funtsezkoa iruditzen zaigu. Iazko hitzaldiek erantzun on xamarra izan zuten eta aurten beste batzuekin jarraitzea erabaki dugu.

Bi multzotan banatuko ditugu hitzaldiak. Datak tarteko, azaroan bi hitzaldi izanen ditugu eta gainontzekoak urtarrilerako utziko ditugu (izanen duzue horien berri).
Hartara, azaroako hitzaldiak bi hauek izanen dira:

– Azaroak 18: «Gipuzkoako dantzak, dantza maisuen ondarea» eta «Arrateko Amaren dantzak”. Tradizioa berri bat abiatzeko esperientzia bat, Oier Araolaza-ren eskutik. Gipuzkoako dantza tradizioa bere testuinguan kokatzeko ahalegina izango litzateke saio hau. Dantza maisuen tradizioaren nondik norakoak identifikatzen saiatu eta azken 3 mendetan dantza tradizio berezi horren transmisioan erabateko eragina izan duen figura horri buruz zerbait gehiago ezagutzen ahaleginduko gara.
Ordu bateko bi zatitan banatuta egonen da, tartean atsedenalditxoa egonen delarik.

Arratsaldeko 5etan izanen da, EDBren Nafarroako egoitzan. Iruñako Descalzos kalean, 72 b. behean.

– Azaroak 25: “Dantzaren erreforma Euskal Herrian” Joxemiel Bidador-en eskutik. Bilboko Udalaren Kultura sailak antolatzen duen Miguel de Unamuno VI. saiakera saria jaso zuen 2005ean Joxemiel Bidadorrek izenburu berarekin idatzitako liburuak. XVI-XX. mende bitartean Euskal Herrian dantzaren erreformaren inguruko datu bilketa zabal eta analisi zorrotza egin ditu liburuan eta horretaz mintzatuko zaigu.

Arratsaldeko 5etan izanen da, EDBren Nafarroako egoitzan. Iruñako Descalzos kalean, 72 b. behean.

CONFERENCIA EN IRATXETA SOBRE LA GUERRA DE NAVARRA (1512-1529)

Peio

Peio
Peio Monteano, historiador y experto en la conquista de Navarra, narrará pasado mañana sábado 16 en la biblioteca de Leoz, sita en Iratxeta, los duros años de la Guerra de Navarra (Conquista, anexión, unión,incorporación). Una guerra que supuso un trauma para la generación que lo vivió, un tabú para las que les siguieron y un motivo más de enfrentamiento para los navarros de hoy en día.

El acto se inscribe dentro del programa de conferencias «Acercando el Conocimiento», organizado por Eusko Ikaskuntza para este otoño en diversos pueblos de la Valdorba. Comenzará a las 19:30.