BERTSO SAIOA ETXANON

bertso_saioa

Heldu den larunbaterako, Orbaibarreko Egunaren ospakizunen esparruan, bertso saio oparoa aurrikusten da Etxanoko elizan. Bertaratzen diren entzuleek lekuko entzumen bikainaz gozatu ahal izango dute, gainera. Honako bertsolariok parte hartuko dute:

Julio Soto (Gorriti, 1987), 2010az geroztik, Nafarroako txapelduna.
Jexux Mari Irazu (Larraul, 1972), Gipuzkoa nahiz Euskal Herriko zenbait finaletara iritsitakoa.
Odei Barroso (Barakaldo, 1988), Urruñan bizi dena. Bigarren geratu zen Iparraldeko Txapelketan.
Iñigo Ibarra (Iruñea, 1974). Odietako Anotzibarren bizi da. Bertso-irratsaiogilea.