



Berri txar batekin nator Baionatik. Baionan Kantuz ekitaldiaren fundatzaileetarik Patrick Franchessena zendu da atzo goizean. Izan ditugun urte muga edo joan den urteko Euskal Herrian Kantuz elgarretarazean zuetarik batzuek kurutzatu dukezue, ahantzi gabe personalki ezagutzen zinutenak.
Bere hiletako zeremonia larunbat goizean iraganen da goizeko 10ak eterditan, Les Chérubinots gelan Baltet kalean, Baionan.