Aurrerapausoak ematen jarraitzeko eskatu dio euskalgintzak Iruñeko Udalari
Iruñeko Euskalgintza, Hizkuntza-Eskubideen Behatokia, ELA, LAB, EILAS eta Sasoia taldeak ziren elkarretaratzearen deitzaileak. Parte-hartzaileen artean Bakartxo Ruiz, Miren Aranoa eta Dabid Anaut EH Bilduko parlamentariak zeuden.
«Urte luzez UPNren esku egon diren instituzioek beraiek jo izan dute euskaraz bizitzeko eskubidearen aurka. Orain, aldaketaren instituzioek eskubideen eta justizia sozialaren bermean ematen duten urrats oro judizialki katramilatzeko estrategia gaitzesgarria salatu nahi dugu», gaineratu dute.
«Herritarrak diskriminatu egiten ditu administrazioak euskaraz ikasteko aukera ukatzen dienean. Eta horrek desberdintasun sozialak erreproduzitzen ditu, batzuk besteek baino ezagutza gehiago eskuratzen dutelako. Nafarroako instituzioei, beraz, eskubideen bermerako erabaki sendoak hartzea exigitzen diegu. Babes juridiko egokia emanen digun legea barne», aldarrikatu dute.
Honekin batera, epai hau haur eskolen matrikulazioa garaian plazaratzea kasualitatea ez dela gaineratu dute. «Helburu argia dute: herritarren artean ezinegona sortzea, euskara zarata mediatikoarekin nahastea, azken batean herritarrak euskararengandik urruntzen saiatzea azken batean», esan dute.
Ahotsa.infok argitaratuko bideoan ikus daiteke nola joan den gaurko elkarretaratzea.
2017-02-23 20:41