Altsasuko ZUBIONDO Kantujira Taldeak kantu topaketa berezi bat antolatu dute datorren irailaren 15erako

Zubiondo Elkartea

Zubiondo Elkartea


‘Altsasukoak Aske’ Plataformak eta ‘Zubi Ondo’ elkartearen kantu-taldeak KANTUZ KANTU, ALTSASUKOAK ASKE ekitaldia antolatu nahi dugu hurrengo irailaren 15ean, Altsasuko festen barruan.

Ekitaldi honek bi helburu ditu: alde batetik, Euskal Herriko kantu-tradizioa Altsasura ekartzea eta, bestetik, elkartasun topaketa bat egitea, Altsasukoak aske aldarrikatzeko.

Horiek horrela, ekitaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Oraindik ez dugu programa osoa itxita, baina oinarrizko informazioa helarazi nahi dizuegu:
Eguna: irailaren 15ean, larunbatarekin.

Programa:
12:00- Harrera Zumalakarregi Plazan
12:30- 1. geldialdia: San Juan Kalean
13:00- 2. geldialdia: Iortia Plazan
13:30- Topaketa Foruen Plazan (Ekitaldi nagusia)
14:30-15:00- Bazkaria Zelandiko Frontoian
16:30- Bazkalondoko kantu-saioa (Saio honetan egongo gara egun horretan ere antolatu den herri bazkarian egongo diren pertsonekin) 600 pertsonentzako besterik ez dugu bazkaria egiteko lekua. Beraz, kantu zale gehiago izena emanen balute, bazkaria beren kabuz antolatu beharko lukete. Gure bazkaria 22 eurotan izango da.

Parte hartzeko:
Posta elektroniko honetara (kantuzkantu.altsasukoakaske@gmail.com ) honako hauek bidali:
 Taldearen izena
 Herria/eskualdea
 Kontaktua egiteko pertsona, (telefonoa eta e-maila)
 Zenbat kantuzale etorriko diren
Kontu zenbaki honetan ES04-3035 0018 41 0181097796 bazkaria ordaindu (22 euro/pertsona)
Gure artean izanen zaretelakoan,
Oharra: izena eman duzuenean bidaliko dizuet informazio gehiago: kantuak, ibilbidea, bazkaria,etab


Altsasutik jaso dugun informazioa eta gonbitea zabaltzea eskatu digute, eta horixe bera egin nahi dugu mezu honen bitartez.

Altsasuko ZUBIONDO Kantujira Taldeak “Altsasukoak Aske” plataformarekin batera kantu topaketa berezi bat antolatu dute datorren irailaren 15erako.

Hori dela eta, horren berri bidali nahi dizuegu, erantsita doakizuen dokumentuaren bitartez. Bertan duzue Altasuko ekimenean parte-hartzeko beharrezkoa den informazio guztia.
Epe laburrean ere iragartzeko erabiliko den kartela bidaliko dizuegu.

Momentuz besterik ez. Esan bezala erantsitako dokumentua ireki eta bertan duzue beharrezkoa den informazio guztia.

Animo eta aurrera, agur bero bat.