«Ager Vasconum 2017» gazteentzako literatura lehiaketaren oinarriak
Pasa den martxoan Tafallako programazio soziokulturaleren nobedade bezala “Ager Vasconum” gazteentzako literatura lehiaketa aurkeztu zen. Lizarra eta Erriberriko merindadeetan eta Zangozako eskualdean (Ilunberritik behera) erroldatuta dauden 12-30 urteko gazteek parte hartu ahal izanen dute.
Lanak aurkezteko epea 2017ko maiatzaren 12an amaituko da. Idazlanak udal hauetako bulegoetan aurkeztu ahal izanen dira: Tafalla, Olite/Erriberri, Estella/ Lizarra, Sangüesa/Zangoza eta Lodosa.
Hurrengo artxiboan lehiaketaren oinarriak kontsultatu daitezke.
OINARRIAK
Tafalla, Olite/Erriberri, Estella/Lizarra, Sangüesa/ Zangoza eta Lodosako udalek “Ager Vasconum I. Literatura Lehiaketa antolatu du, poesia eta narrazioa modalitateak euskaraz.
1.
Estella-Lizarra eta Olite/Erriberri, merindadeetan, Sangüesa/Zangoza eskualdean (Ilunberritik behera) erroldatuta dauden 12-30 urteko gazteek parte hartu ahal izanen dute.
2.
Idazlanek gai libre izanen dute, eta euskaraz idatziak izan beharko dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Letra mota: “Times New Roman
3.
Testuen luzera adin tartea eta testu motaren araberakoa izanen da (olerkia edo narrazioa). Sariak ere testu mota eta adin tartearen araberakoak izanen dira ere bai. Zehazki hauek:
• Narrazioa, DBHko 1. eta 2. maila, 2 orrialde gehienez. 100€
• Narrazioa, DBHko 3. eta 4. maila, 2-3 orrialde. 100€
• Narrazioa, 17-20 urtekoak, 2-4 orrialde. 200€
• Narrazioa, 21-30 urtekoak, 2-5 orrialde. 300€
• Olerkia. 20 lerro, gutxienez. Sariak aurretik azaldutako adin tarteen araberakoak izanen dira.
4.
Sari horietaz gain, Merindade bakoitzeko lanik onenari ere emanen zaio saria. Elkar Saria deituko zaio.
5.
Partaide guztien artean opari bat zozketatuko da. Oparia Elkar Fundazioak emandako diskoak eta liburuak izan daiteke.
Partaide guztien artean opari bat zozketatuko da. Oparia Elkar Fundazioak emandako diskoak eta liburuak izan daiteke.