Abenduak 2, Iruñean Kantuz aterako da berrio Iruñeko kaleetatik

Kantuz Iruñean Martxoa

Kantuz Iruñean Martxoa



Como todos los primeros sábados del año, este también de diciembre saldrá el Iruñean Kantuz por las calle de Alde Zaharra. Os esperamos a las 12:00 en la Calle Mercaderes, desde donde saldremos y por la Calle Estafeta llegaremos hacia las 13:30 hasta su final.


Heldu den larunbatean, abenduak 2, Iruñean Kantuz dugu. Egun berean, eta ordu berean, eguerdiko 12etan alegia, Euskaltzaleen Topagunearen Euskarak 365 kanpainaren barruan EUSKARALDIA ekimena aurkezteko ekitaldia antolatu du.

Ez baikara nor bere aldetik ibiliko, hizkuntzaren kontuan, proposatzen dugu bi ekitaldiek bat egitea Udaletxeko plazan.

Pentsatu duguna zera da, AGUR JAUNAK ETA ANDREAK abestea, ongietorri gisa, ondoren Euskaraldiaren hasiera, ekitaldi laburra izanen baita, hamabost minutu edo, kanta eta guzti, eta gero Iruñean Kantuz jarraituko dugu, betiko bidetik, eta eguraldiari adi-adi…
Gehitu ditugun orrietan dituzue jakingarriak eta kantatzeko bertsoak, Julio Sotok paratuak.

Beraz, larunbatean Udaletxeko plazan elkartuko gara guztiak. Marfundi eta katarroak pasa, osatu, eta goxatu eztarria kantatzeko.

Ongi izan.

ATOZ GUREKIN EUSKARAZ KANTATZERA¡¡¡