Archivo del mes: abril 2023

Gernikako Arbola Euskaldun guztien himnoa

Gernikako Arbola

Gernikako Arbola


Iparragirre poeta gozoaren kantu eder eta hunkigarria goizik sartu zitzaigun Iparraldeko hirur lurralde historikoetan, eta berehala hedatu denetara. Herritarrek abian beretu zuten, euskaldunen ereserki eta himnotzat hartu, zutik abestuz boneta/gapelua/txapela eskuan. Ber bidean sartu ziren erakundeak eta instituzioak, bereziki udaletxeak, Gernikako Arbola musikarekin emanez beren ospakizunetan, batasun handitan, ideologia eta politikako jarrera ezberdinen gainetik, eskuinekoen eta ezkerrekoan artean diferentziarik egin gabe.

Euskal Festa eta Lore Jokoetan tokirik bikainena eman zitzaion, bai Anton Abadia jakintsunak asmatu zituenetan, bai udaletxeek eta beste instituzio batzuek harekin batera, edo haren albotik, edo haren ondotik antolatu zituztenetan.

Halaber mundu zabaleko euskal etxeek, eta lehenik Rio de la Platakoek, beren bilkuretan ospatu zuten, euskaldun erbesteratuen bihotz altxagarri, Euskal Herri urrunduarekilako lokarri, euskaldun guztien arteko batasun egile.

Oinarri zabalen eta sakonena erdietsi zuen herri xehean, ezen edonon, edonoiz, euskaldunak elkartzen ziren ber, kantuz hasten baitziren, bilkura zutik bukatzen zuten, txapela eskuan, Gernikako Arbola kantatuz. Munduko lehen gerlan ere, hamalauekoa deitzen dugun Gerla Handi hartan, Lapurdi, Nafarroa Beherea edo Baxenabarre, baita Zuberoako soldadu gazteek, bi erasoren artean borontetik hurbil juntatzen zirenean, hori bera zuten beren kantu andanako lorerik goren eta maiteena, bihotza errerik eta nigarra begian abesten zutena, agur bero bat sorterriari, batzuek azken agurra biziari.

Gaur egun Zuberoako pastoralak berriz bere gain hartzen du eta gartsuki ospatzen. Etsenplu ezagunenak ditugu Iparragirre trajeria (1980, 1999) eta Agirre trajeria (1995).

Eta badakigu Hegoaldean halaber, bai herri xeheak, bai erakunde ala instituzioek, atxikimendu bikainena diotela Gernikako Arbolari. Alderdi eta iritzi politiko baita filosofiko edo erlijioso guztietako idazle, hizlari, artista, politikariek ohoratu zuten, eta gaur beti bezainbat estimu goratan daukate, eskuineko, ezkerreko, baita beste gisa guztietako hautuen gainetik.

Gernikako Arbola ez doa inoren aurka, eta bereziki ez doa jadanik hor dauden ereserki ofizialen aurka. Horiek beren tokian daudela errespetu osoarekin, adibidez Gora ta gora Euskadi mendebaldeko Erkidego autonomoan, Nafarroako gorteena Foru Komunitate autonomoan, etabar…

Euskaldun guztientzat, eta beste jende askorentzat ere, Gernikakoa bakearen arbola da, libertatearena ber denboran, fruitu pare hori munduan zabaldu nahi duena. Zuhaitz eder horrek bizia ere irudikatzen du, klimaren aldaketak mehatxatzen duen lurreko bizi orokorra, jende guztiak horren laguntzera deituz. Eta gure zuhaitzen artean maiteena dugu, eusko lurraren eta euskaldunen nortasuna lau haizeetara kantatzen duena.

Beraz Iparralde apal bezain barnoi eta sakon honetarik dei egiten dizuegu mundu zabaleko euskaldun guztiei, eta zuei, zazpi lurralde historikoetako hautetsiei, bereziki hirur eskualde ofizialetako alderdi eta buruzagiei, Gernikako Arbola onar dezazuen, herri osoaren sentimendu sakonaren arabera. euskaldunen himno eta ereserki unibertsal bezala.


Gernikako Arbol, Himno de todos los Euskaldunes

La bella y conmovedora canción del poeta Iparragirre penetró tempranamente en nuestros tres territorios históricos del norte del País Vasco y se extendió rápidamente. Los habitantes lo adoptaron de inmediato como el himno de los vascos, que lo cantaban con la cabeza descubierta. Organizaciones sociales e instituciones tomaron el mismo camino, especialmente los municipios, uniendo la música a las voces en sus ceremonias públicas, unidos por encima de las diversas opciones ideológicas y políticas, sin diferencias entre gentes de derechas o de izquierdas.

En los festivales tradicionales vascos y en los Juegos Florales, tuvo su mejor espacio, tanto los organizados por Antoine d’Abbadie como los organizados por ayuntamientos e instituciones, con él y después de él. Del mismo modo, las casas vascas de todo el mundo, las primeras en el Río de la Plata, lo celebraron en sus encuentros, para sostener la moral de los vascos emigrados y mantenerlos unirlos con la lejana Euskal Herria.

Arraigó amplia y profundamente en el pueblo humilde, y los vascos, reunidos en cualquier lugar, en cualquier momento, terminaban siempre de pie, con sus txapelas en la mano, cantando el himno al Árbol de Guernica. También en la Primera Guerra Mundial, la que llamamos la Gran Guerra, o «la del catorce», los jóvenes soldados de Laburdi, Baxenafarroa y Zuberoa, cuando se encontraban en el frente, entre dos ataques, la convirtieron en la flor más preciada de su cancionero, cantándola con el corazón encendido y lágrimas en los ojos, en cálido saludo a la tierra natal y, muchos de ellos, como último adiós a la vida.

Hoy día, hay pastorales de Zuberoa que lo acogen y lo cantan ardientemente. Los ejemplos más conocidos son las de Iparragirre, (1980, 1999) y Agirre, (1995).

Y sabemos que, en el País Vasco Sur, tanto la gente como las instituciones públicas han tenido históricamente el mismo apego y predilección hacia el Gernikako Arbola. Escritores, músicos, artistas y representantes de todos los partidos y corrientes políticas, filosóficas y religiosas, lo han honrado y hoy lo siguen haciendo, sean de derecha o izquierda, y sea cual sea su identidad nacional.

El Gernikako Arbola no se opone a nadie, y menos a los himnos oficiales que ya están instituídos. Estos deben conservar su espacio con todo respeto, como ocurre con el Gora ta gora en la Comunidad Autónoma, o como el Himno de las Cortes de Navarra en la Comunidad Foral.

Para todos los vascos y vascas y también para mucha gente en el mundo, el Árbol de Guernica ha representado la Paz, y al mismo tiempo, la Libertad. Y quiere difundir estos dos frutos en el mundo. Este hermoso árbol simboliza la vida, toda la vida de la Tierra, hoy amenazada por el cambio climático, y nos convoca a todos los humanos a apoyarla. Para nosotros, es el más querido de los árboles, que canta a los cuatro vientos la personalidad del territorio y sus habitantes.

Así que desde este Iparralde, tan humilde y tan profundo, hacemos un llamamiento a todos los vascos del mundo, y a vosotros, representantes electos de nuestros siete territorios históricos, y muy especialmente a los partidos y dirigentes de las tres administraciones autonómicas, para que, siguiendo el profundo sentimiento popular, recuperéis el canto del Gernikako Arbola como himno universal de los todos los vascos y vascas.

Jean-Louis Davant / Idazlea / Zuberoa Xole Aire / Urepeleko auzapez / Baxenafarroa Filipe Arramendi / Urruñako auzapez / Lapurdi Jean Mixel Bedaxagar / Kantaria, txülülaria / Zub. Marie Claude Berho / Kantaria / Lap. Pier Pol Berzaitz / Musikalaria, kantaria / Zub. Batitte Berrogain / Pastoral errejenta, idazlea / Zub. Joanes Borda / Kantaria / Lap. Jean Bordaxar / Pantaria eta idazlea / Zub. Pantxoa Carrere / Kantaria / Lap. Battittu Coyos / Euskaltzalea / Zub. Bernard Chaubadindéguy / Txistularia / Lap. Michel Duvert / Antropologoa / Lap. Anje Duhalde / Kantaria / Lap. Mixel Ducau / Musikaria / Lap. Aines Dufau / Euskal argitaraizlea / Lap. Eñaut Etxamendi / Kantaegilea / Bax. Kepa Etchandy / Argazkilaria / Lap. Allande Etxart / Idazlea / Zub. Niko Etxart / Katuegilea / Zub. Nelly Etxebeste / Pianojolea / Lab. Luzien Etxezarreta / Idazlea / Lap. Robert Elissondo / Historialaria / Zub. Michel Etxekopar / Kantaria, idazlea / Zub. Philippe Ezkurra / Musikalaria / Lap. Mitxel Gastesi / Abeslari / Lap. Eñaut Haritxelar / Kultur eragilea / Bx. Mikel Hiribarren / Itsasuko auzapez / Lap. Inés Inarrondo / Medikuntza / Lab. Jean Dominique Iriart / Larrañeko auzapez / Zub. Eneko Labegerie / Kantaria / Lap. Panpi Lacarrieu / Kantaria / Lap. Antxon Lafont / Enpresaria/ Lap. Colette Larraburu / Idazlea Patxi Larre / Txistularia / Bax. Jean-Jacques Mailharro / Kazetaria / Lap. Marie Denise Marckert Elso / Irakaslea / Lap. Mixel Maroteaux Ofizialdegi / Kirolaria / Lap. Erramun Martikorena / Kantaria / Bax. Dorothée Nabarra / Lakarriko auzapez / Zub. Anni Obiag / Kultur eragilea / Bax. Peio Ospital / Kantaria / Bax. Jose Mari Ostolaza / Kantaria Xabier Soubelet / Idazlea, Margolaria / Lap. Marco Teyseyre / Euskalzale / Lap.