Archivo del mes: julio 2019

Charla Debate en el Condestable: Catalunya, Eskozia, Euskal Herria, “Tres pueblos, Tres caminos, Una meta…”

Charla Condestable Web

Charla Condestable Web


Abuztuak 1 agosto. Condestable Jauregian, 19:00etan / horas.

CHARLA DEBATE
“Tres pueblos, Tres caminos, Una meta…” Tres pueblos ante su futuro…

Participan:
Gaizka Aranguren,
(presentador-moderador).
Intervendrán:
Antoni Segura (Catalunya),
Txente Rekondo (Eskozia),
Xabier Irujo (Euskal Herria).


MAHAI INGURUA
“Hiru herri, Hiru bide, Helburu bakarra…” Eskozia, Katalunia, Nafarroa / Euskal Herria beren etorkizunaren aurrean.

Hizlariak:
ANTONI SEGURA i MAS, Historia Garaikideko irakasle-katedraduna Bartzelonako Unibertsitatean.
TXENTE REKONDO, nazioarteko analista.
XABIER IRUJO, idazlea, historialaria, Renoko Euskal Ikerguneko zuzendaria (Nevadako Unibertsitatea).
Gaizka Arangurenek aurkeztu eta moderatuko du. Historialaria eta Komunikazio arloko profesionala.

ORGANIZA: Orreaga Fundazioa


 

Localizadas las termas del asentamiento de Zaldua y un grabado antropomorfo

Excavaciones en Orreaga

Excavaciones en Orreaga


Un equipo de la Sociedad de Ciencias Aranzadi ha localizado las termas del asentamiento romano de Zaldua, cerca de Auritz, y un grabado antropomorfo realizado en piedra. Este asentamiento podría ser la ciudad de Iturissa citada por el historiador romano Ptolomeo.

Las excavaciones arqueológicas en el término de Zaldua se vienen realizando desde el año 2012, gracias a los datos aportados por Juan Mari Martínez Txoperena. Este vecino de Aurizberri descubrió los miliarios de la calzada que pasaba por este lugar, así como los primeros vestigios de lo que posteriormente se ha confirmado como una gran ciudad de dos milenios de antigüedad.

Estas excavaciones, dirigidas por técnicos de Aranzadi, se vienen realizando durante el verano y en las mismas colaboran jóvenes arqueólogos de diversos países y del Museum of London Archaeology (MOLA).

Según ha informado Aranzadi, durante los trabajos realizados a lo largo de este mes se han localizado las termas de este asentamiento romano, situado a unos dos kilómetros de Auritz, y también un grabado antropomorfo realizado en piedra, de trazados muy simples.

El hallazgo será dado a conocer mañana a los medios de comunicación por Oihane Mendizabal y Ekhiñe Mendizabal, directoras del yacimiento y pertenecientes a la Sociedad de Ciencias Aranzadi. También participarán Claudia Tomasino, del MOLA, y representantes del Ayuntamiento de Auritz.

Existe la posibilidad de que el yacimiento de Zaldua sea la ciudad de Iturissa que Ptolomeo citó hace casi 2.000 años y que estaba situada en territorio de los vascones, pero no señaló el lugar exacto del Pirineo en que se ubicaba. De momento, no ha aparecido ningún dato que lo avale, pero sí está confirmado que en esa llanura situada entre Orreaga y el actual camping de Urrobi (Aurizberri) existía una importante ciudad en la que vivían tanto vascones como romanos, y que disponían de termas.

Gara, 23 julio 2019


Zalduako termak, erromatar kulturaren nortasunaren ispilu

Aurtengo kanpainan, Zalduako herrigune erromatarraren erdigunean kokatutako eraikina induskatzen jarraitu dute Aranzadi Zientzia Elkarteko eta Museum of London Archaelogy (MOLA) museoko arkeologo eta boluntarioek. 370 urtean zehar birmoldaketa eta fase ugari jasan zituen eraikuntzak terma funtzioa betetzen zuela berretsi dute.

0725_eg_termak

2012. urtean, Juan Mari Martinez Txoperena zaharberritzaile eta Aranzadiko kideak Mugarriluzen miliario bat aurkitu zuen, Astorga eta Bordele lotzen zituen galtzada erromatarraren ondoan. Txoperenak Ptolomeo historialariaren idatzietan eta Antoninoren ibilbidean aipatzen zen hiri baskoia bere herritik gertu kokatzen zelako susmoa zuen, eta, hala, nekropoli baten aztarnak aurkitu zituen Otegin, hirien sarreran eraiki ohi ziren horietako bat.

Aurkikuntza horrek sendotu egin zuen kokagunea Auritz eta Aurizperri artean dagoen Zalduako belardian zegoelako ustea. Egile erromatarrek «Summum Pirineum» eta «Iturissa» egonlekuak aipatzen dituzte baskoien lurralde horietan, baina ebidentzia arkeologikoak eta idatziak aski ez direnez, oraindik ez dute frogatu aurkitutako aztarnategia hiri horietako bat denik. Halere, mendeetan lurperatuta egon den egonleku erromatarra karakterizatzen saiatu zen Aranzadi Elkartea MOLAko arkeologoekin elkarlanean, Nafarroako Gobernuaren, Aurizko Udalaren eta Eusko Kultur Fundazioaren babesarekin.

Horren harira, teknika geofisikoen bitartez, aztarnategiaren mapa egin, eta 4,5 hektareako azalera duela ikusi zuten. «Ez dakigu dena aldi berean okupatuta egon zen, baina eraikin guztiek azalera hori hartzen dute», azaldu du Ekhine Garciak, proiektuko zuzendarietako batek. 2014tik aurrera, esparru ezberdinak induskatu zituzten, galtzada eta honen alde batera zein bestera zeuden eraikinak, batez ere. 2017an harrizko eraikin baten arrastoak topatu zituzten eta aurkikuntza esanguratsua izan zitekeela nabarmendu zuten. Hainbat hipotesi garatu zituzten.

Aste hauetako lanek aurrera egin aurrera, hipotesi nagusia berretsi zuten, hau da, 600 m² dituen eraikinak terma edo bainuetxe publiko funtzioa izango zuela. Izan ere, ura eta gelak berotzeko erromatarrek erabiltzen zuten hypocaustum sistemaren aztarnak topatu dituzte. Zoruaren azpitik eta pareten artetik beroa zabaltzeko sistema da. «I. mendetik IV. mende erdialdera bitarteko materialak aurkitu ditugu; 370 urte horietan zehar eraikinak eraldaketa ugari izan ditu», argitu du Oihane Mendizabalek, proiektuko beste zuzendari eta Aranzadiko kideak. Zehazki ez dakite urte horietan guztietan termak izan ziren, baina bai fase batean berokuntza sistema hori izan zutela.

Hiru astetan zehar eta beste urteetan bezala, Euskal Herritik eta beste hainbat herrialdetatik etorritako hamalau boluntarioren laguntza izan dute; arkeologia ikasleak dira batzuk, eta beste batzuk, aldiz, jakin-mina duten herritar soilak, hala nola Aurizperritik eta Auritzetik etorritako bi lagunak.

Grabatu antropomorfoa

Hiri erdigunean kokatua legokeen bainuetxea erromatar kulturaren nortasunaren parte zen, hauek zuten funtzio sozial eta politikoagatik, alegia. Horrez gain, eraikinean garaiko bizimoduaren berri ematen duten materialak ere aurkitu dituzte. Horien artean, zeramikazko aztarnak, leihoak osatzeko beira zatiak edota hezurrezko orratzak nabarmendu behar dira, emakumeek ilea mototsean biltzeko erabiltzen zituztenak.

Txanponak ere aurkitu dituzte, I., II eta III. mendeetakoak, lurraren azidotasunagatik nahiko hondatuak. Halere, batzuk hobeto kontserbatu dira eta oso baliagarriak dira, Mendizabalen hitzetan, «kronologiak zehazteko»: Augustoren aurpegia agertzen da batean, lehen enperadore erromatarrarena, alegia.

Baina aurten aurkikuntza berezia egin dute, lurraren kontra zegoen harri baten aurpegian irudi edo grabatu antropomorfoa aurkitu baitute, azpian hiru hizki dituelarik: T, E eta oraindik interpretatu ezin izan duten beste hizki bat.

Adituei galdetuz pieza hori nahiko berezia dela ohartu direla azaldu du Mendizabalek: «Nafarroa mailan, itxura antropomorfoko irudiak ez dira batere ohikoak, hatzarekin zenbatu daitezke». Halere, harria sakon aztertu behar dute eta esanahia eman, baina Zalduako parajean kokatutako aztarnategia induskatu ahala, pieza eta aztarna gero eta esanguratsuagoak agertzen dira, hiru astez iragana erreskatatzen ari diren boluntario eta zuzendari hauei esker.

Gara, 24 julio 2019