Archivo del año: 2019

Orreaga Fundazioa participará en la Korrika 2019 en Andosilla

Korrika en Andosilla

Korrika en Andosilla


Al igual que en años anteriores, Orreaga Fundazioa participará en la Korrika 2019 en la localidad de Andosilla, haciendo el kilómetro 110 de la carretera Andosilla a San Adrián.

Se saldrá en autobús desde la Sede de Orreaga en la calle Alfonso el Batallador 4 de Iturrama, el día 4 de abril a las 18:00 horas y al llegar a Andosilla está programado un Kuntuz-poteo por el pueblo.

La cena será a las 21:00 en el pipero de “La casa de la Abuela” a base de ensalas, espárragos, pimientos del piquillo, costillas de cerdo, postre, café, vino, copas.

FECHAS: El kilómetro se recorrera en la noche del los días 4 al 5 de abril a la 1:05 horas de la madrugada.
PRECIO AUTOBUS Y CENA: 20 euros.

ANIKATE… EL EUSKERA SE LO MERECE!!!


 

Nafarroako Bertsolari Txapelketak: Bizitzari emandako txapela

Nafarroako Bertsolari Txapelketak

Nafarroako Bertsolari Txapelketak


Bortzgarren aldiz irabazi du Julio Sotok Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapela. Eneko Lazkoz pasatu da Sotorekin batera buruz burukora. Joxema Leitzak jantzi dio txapela. Julio Soto, atzo, Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapela jantzi berritan. 

1.350 pertsona, 2700 esku. Zortzi bertsolari oholtzan eta bertsotarako gogoz bertsozalea. Ia lau orduko jardunaren ondotik, 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketak badu txapelduna: Julio Soto Ezkurdia. Txapelduna ez da berria, ordea, aitzinetik 2010, 2011, 2015 eta 2017. urteetan ere lortu baitu txapela. Haren atzetik sailkatu dira, hurrenez hurren, Eneko Lazkoz, Xabier Terreros, Joanes Illarregi, Julen Zelaieta, Eneko Fernandez, Xabat Illarregi eta Xabi Maia. Hasi eta buka saio fina egin zuen Sotok. Sotok ez ezik, bertsolari denek eman zuten berea, eta gogoratzeko moduko bertsoaldiak utzi zituzten denek.

Zortziko handiko ariketan senideak izatea egokitu zitzaien Xabat Illarregiri eta Lazkozi. 1936ko gerran hildako senide bat Erorien Haranean zuten, eta beren gorpuzkinak lortu berri zituzten. Saioko bertsorik ederrenetako bat bota zuen Illarregik: «gerra zibila pasa zen eta/ hauek bertan eroriak/ esku artean ditut hezurrak /ta parean hilobiak/ze pisu gutxi duten kutxek/ ta zenbat pisu historiak». Bertsoaldia fin bukatu zuen Lazkozek: «aitona bueltan ekarri dugu/ baina ez da bukatu dena/ herri aske bat eraikitzea/ omeneldirik onena». Saio guztian zehar arrazoietan indartsu ibili zen Lazkoz, goitik beherako bertsoak ekarriz.

Ariketa berean errefuxiatu bat etxean hartxea pentsatzen ari ziren adineko bikote bat ziren Terreros eta Joanes Illarregi. Ideia politak utzi zituzten biek. Fin ekin zion Terreroresek:«zalantza daukat guk zer eskaini/ahal diogun berari». Zorrotz erantzun zion Illarregik: «banderola bat dugu balkoian/ refuges welcome jarrita/ta orain onartzen ez baldin badut/sentitzen naiz hipokrita».

Hasieratik bero zen giroa eta zortziko txikiko ariketarekin lehertu zen plaza lehenengoz. Joanes Illarregik eta Zelaietak osatutako bertsoaldia izan zen denetan txalotuena. Somelierra zen Zelaieta eta Joanes bezeroa lau ardo probatu ondotik isildu gabe ari zen hizketan. Umoretsu ekin zion Zelaietak: «biok ez al daukagu/ jario oparoa/nik urrezko sudurra/ eta zuk ahoa». Fin erantzun zion Illarregik: «ta orain ezin isildu/ zortzireun hitz ia /eman beharko dizut/ nire iritzia». Azken bertsoan dastaketa 18 urtetik gorakoentzat zela aipatu zuen Zelaietak eta bukatzen asmatu zuen Illarregik: «horregatik utzi dut/ etxean anaia». Txalo zaparrada luzea jo zieten bertsozaleek.

Hamarreko txikian Maia eta Joanes Illarregik osatutako bertsoaldia izan zen fresko eta txaloetuena. Hemezortzi urteko gazteak ziren biak. Illarregik argi zuen bozkatuko zuela, Maiak, aldiz, zalantzak zituen. Illarregik arrazoi serioak ongi josiz bertsoaldi ederra egin zuen: «iraultza ez da egiten/ ta oso ongi dakit/ bozkatu gabe eta/ etxeko sofatik». Erantzuten asmatu zuen Maiak: «baina hurrengo hauxe/egiten dut nire/iraultza ez da egiten/ bozkatuta ere».

Hasi eta buka saio biribila egin zuen Sotok eta bakarkako lanean bete-betean jo zuen. Ondorengo gaia jarri zion Alaitz Rekondo gai jartzaileak: «Zure bilobak gaur jaso du sexuz aldatzeko lehen hormona tratamendua». Bigarren bertsoan borobildu zuen ordura arte egindako jarduna: «haseran dudan jartzen genitun/ entzundako berbaroak/ ze badakizu genero rolak/ horren dira barbaroak/ baina agudo eskeini ditut / babes eta abaroak/ ta ja dauzkat laurogeitahamar/gara geroz zaharragoak/ baino halare nahiz karka fama/ hartzen duen zahartzaroak /susmoa daukat ez ote garen/ gu buruz zabalagoak». Sotorekin batera Lazkozek kantatu zuen buruz burukoan. Seiko motzeko ariketan ipuin tradizionaletako printzesak ziren biak. Ipuinetan duten paperaz nazkaturik ipuinak berridatzi nahi zituzten.«Zuk bezelaxe interes / haundia daukat nik berez/ez dut izan nahi printzesa eta/arroxa ere ez» ekin zion saioa Lazkozek. Indartsu erantzun zion Sotok: «garrantzitsu da gaztea/gaur askeago haztea/garai horretan eraikitzen da/identitatea». Bertsoaldia borobildu zuen Lazkozek: «sortu zaigu aburua/ aldatzeko liburua/ baina lau orrik ezingo dute/ konpondu mundua».

Eztandarik indartsuena Joxema Leitza oholtzara igo zen unean izan zen. Txapeldunari txapela janzteko ardura emanda, bertsoaren alde egin duen lan eskerga eskertu nahi izan zion Nafarroako Bertsozale Elkarteak, eta luze eta ozen jo zioten txalo Leitzari Araitasunara bertaratutako bertsozaleek ere.

Txapela jantzi ostean bizitzaren ederrari eskaini zion Sotok: «Ez da uste bezain zaila/ zoriona aurkitzea/ besteei pakea eman/ zein norberak sentitzea/baldintza derrigorra da/ orainean gelditzea/burua atzoan edo geroan ez ipintzea/nahiz gertatu gozatzea/bezelaxe sufritzea/ondoan norbait sortzea/ondoan norbait hiltzea/nahiz gertatu gozatzea /bezalaxe sufritzea/bere poz eta bere min/ ederra da bizitzea». Agur horren ostean, txalo zaparrada luzearekin bukatu zen finala.

Berria. 2019ko martxoak 24