Archivo del mes: junio 2018

Orreagak antolatzen du «Sanferminetan Kantari 2018» Uztailak 14

Sanferminetan_kantari

Sanferminetan_kantari


14 de julio / Uztailak 14
12:00: Plaza del Mercado Viejo (Detrás del Ayuntamiento) / Merkatu zaharra Pl. (Udaletxearen atzekaldean).
Comida / Bazkaria
15:00 Plaza San José (Junto a la Catedral). Habrá menú especial para celiacos.

TXARTELAK: 22 €
Ingreso: Cta. IBAN ES22 3035 0145 65 1450050445 de Caja Laboral Popular – Sucursal Iturrama), haciendo constar el nombre de la persona que hace la entrega, nº de comensales y celiacos si los hay.
Antes de la Kantujira entregaremos las txartelas acreditativas previa presentación del justificante bancario.
Plazo de ingreso: 10 de julio (incluído). No se reservarán por teléfono, correo u otros medios.

Ordaintzeko: Kta. IBAN ES22 3035 0145 65 1450050445
(Laboral Kutxa – Iturrama) Sarrera etean, izena edota deitua eta pertsona koporua jarri behar dira. Eta zeliakoak izango badira, bere kopurua).
Kantujiraren aurretik banku ziurtagiria aldatuko dugu txartelen truke.
Ordaintzeko epea: Uztailaren 10ra arte (barne). Telefonoz edo internet bidez txartelik es da gordeko.

ORREAGA FUNDAZIOA
www.orreagafundazioa.eus
orreagafundazioa@gmail.com

Noaingo martxa 2018, ekainaren 30ean

Noain

Noain


.

Nabarralde Fundazioak, Getzeko Kontzejuaren eta Noaingo zein Galar Zendeako Udaletxeen laguntzarekin  antolatzen duen Noaingo Martxaren edizio berria ekainaren 30an ospatuko da, eta Utrimque Roditur izango du lema nagusitzat, Karlos IV. Vianako Printzeak bere ezkutuan zeraman esaldia.

Nabarraldek 20 urte baino gehiago antolatzen daraman ekitaldiak Noain eta Getze arteko ibilbidea egingo du. Akabera, beti bezala, 1521eko Noaingo bataila gogoratzen duen Joxe Ulibarrenaren monumentuan izanen da. Aurtengo kartela Tasio marrazkilariak egin du, bera izango baita edizio honetako pregoilaria.

Martxak bete-betean egiten du bat Nabarralderen helburu nagusiarekin, hau da, gure subjektu politikoaren ibilbidearen interpretazio eta berreskurapena, gure identitate kolektiboa ezarri eta sekula kontatu ez diguten errelatoa osatzea. Hala, Martxak bigarren gertakari bat ekarriko du gogora: Nafarroako defentsa-lerroa osatzen zuten gazteluen suntsiketaren hasiera.

Edizio honetan, Nabarraldek Noaingo eta Getzeko Udaletxeen eta Galarreko Kontzejuaren laguntza izan du antolakuntza lanetan.

Lema: «Utrimque roditur»

Alde guztietatik hortzikatzen gaituzte. Karlos IV Vianako Printzeak bere ezkutuan zeraman esaldiak gure herriaren historia islatzen du. Bi txakurrek, dominatu gaituzten Estatuak irudikatzen dituzte, alboan izan ditugun Estatu inperialista eta zitalak dira. Baskoniak bata zein bestearen jazarpena etengabea jasan izan du, guk dakigula, bere jatorritik. Vianako Printzearen esaldiak, bere garaian, zentzu literala baldin bazuen (gerra garaikoa, armen indarraren bitartez lurraldeei euren boterea kentzen ziotenekoa), gaur egun, mendeetan jasandako basakerien ondoren, hortzikatze sotilagoen zentzua izan dezake, akaso ikuspuntu sinbolikoagoetatik irakurrita. Atxikia ez da horregatik leun edo onberagoa, noski.

Nafarroa baskoien herriaren defentsarako gotorlekua izan bazen ere, jazarpenak aurrera egin zuen eta bere puntu gorenean gure herriaren independentziaren galera ekarri zuen. Noaingo batailaren garaian kokatzen gara, gure martxarekin gogora ekartzen duguna. Gazteluen, erakunde propioen eta autogobernuaren baliabideen suntsiketa garaia izan zen. Txakurrak iparraldeari hozka egingo zion ehun urte geroago. Baina subiranotasuna galduta ere, gure lurraldea hortzikatzen jarraitu dute etengabean. Jabetzak, ekonomia, baliabideak. Itsasoa, eta itsas jakintza. Gure iragana. Gure izena.

Autoestimuak ere bere hozkak jasan ditu. Gure ondasunak ere jan dituzte: faltsifikazioen atzean gorde dituzte, baliorik gabeko harrietan bilakatu. Gure hizkuntza gugana bizirik iritsi baldin bada, herriaren indarragatik izan da. Baina hortzikatzen jarraitzen gaituzte, hala ere.

Noaingo martxaren ekitaldia gertakari guzti hauetan zentratuko da aurten. Ez zen gazteluen suntsiketa bakarrik izan, gaur egun arte irauten duen jazarpena da. Vianako Printzearen lemak bizirik dirau oraindik.

Egitaraua

10:00 ELKARRETARATZEA

Noaingo Guduaren Plazan. Joaldunak, Zendeako abesbatza, Ardantzeta Dantza Taldea.

10:30 // MARTXAREN ABIATZEA

10:50 // GELDIALDIA MAKALDIAN

Zendeako koroa, irakurketa laburra eta Ardantzeta Dantza Taldea. Martxa joaldunekin abiatuko da ondoren.

11:15 // GETZERA IRITSI ETA MONUMENTURA IGOERA

Monumentura igoera, txalapartaren soinuarekin batera. Bertan, pregoi irakurketa eskainiko da aurtengo pregoilariaren eskutik, Javier Etayo “Tasio”. Lore eskaintza eta aurreskua, Ortzadar dantza taldearen eskutik.

12:00 // GETZENEAN GELDIALDIA

14:00 // BAZKARIA GETZEN (aurretik izena eman behar da)

BAZKARIRAKO IZEN-EMATEA, HEMEN

Noaingo Aste Kulturala

Noaingo martxaren aurreko astean, urtero bezala, hitzaldi eta eztabaida ziklo bat eskainiko dugu. Hitzaldi guztiak Iruñeko Kondestablearen Jauregian izango dira, arratsaldeko 19.30ean, ekainaren 25a eta 28a bitartean.

Aurtengo zikloan, hitzaldi zikloari Xabier Irujok emango dio hasiera, ekainaren 25ean, “Errozabal-Orreaga” hitzaldiarekin. Ekainaren 26an Mikel Sorauren historialariaren txanda izango da, Iruñeari buruzko solasaldiarekin. Amaia Iraizozek, ekainare 27an, Aezkoako XIX mendeko emigrazioa izango du solasgai. Ekainaren 28an, mahai-inguru bat ospatuko dugu Juan Martin Elexpuru, Iñaki Sagredo, Pello Iraizoz eta Patxi Zabaletarekin, Luis María Martínez Garatek moderatuta, Iruñea, Iruñea Beleia eta gotorlekuak mintzagai izango dituena.