Archivo del mes: abril 2018
Prozesu subiranista aldarrikatu dute, burujabetza lortzeko aukera bakar gisa
Independentistak sareak mobilizaziora deitu du, Aberri Egunean, Euskal Herriaren independentziaren alde. Iruñean antolatu du manifestazioa eta 12:00etan irten da Sarasate pasealekutik. Aurretik, adierazpenak egin ditu Txutxi Ariznabarreta elkarteko bozeramaileak hedabideen aurrean.Euskal Herriak «bere etorkizuna erabakitzako izugarrizko burujabetza premia» duela defendatu du Ariznabarretak. Adierazi duenez, «menpekotasuna etorkizuna hipotekatzen» ari zaio Euskal Herriari, «arlo guztietan».
Kataluniako prozesu subiranistaren auzian, Espainiak «bere aurpegirik gogorrena» erakutsi du, Ariznabarretaren iritziz. Estatua «inboluzio politikoan» murgilduta dago, haren esanetan, eta «independentismoa sustraitik desegin» nahi duela ohartarazi du.
Egoera «larri» horren aurrean, Idependentistak sareak ziurtatu du aurrera egiteko aukera bakarra Euskal Herrian prozesu subiranista bat abiatzea dela, eta «euskal estatu demokratiko eta soziala» erakitzea. «Euskal errepublika aldarrikatu behar dugu».
Ariznabarretak gainetaru duenez, inork uste bazuen, «78 erregimenaren higaduraren ondorioz», Espainian «trantsizio aurrerakoiago» baterako aukera sor zitekeela eta «burujabetzaren bidean» urratsak emateko modua izango zela, uste okerra izan du. «Orain egoera guztiz kontrakoa da. Oraingo autogobernu maila ere guztiz mehatxatuta dago».
Independentistak-en deialdiarekin bat egin dute EH Bilduk eta LABek. EH Bilduko legebiltzarkideak ere Espainiaren «atzerakada demokratikoa» salatu du, eta joera horren adibide jarri du estatuak Kataluniako auziaren aurrean hartu duen jarrera, «155. artikulua ezarri zenetik».
Hala ere, Espainiak Kataluniako autonomian esku hartzeko hartu dituen neurriak «izozmendiaren punta» besterik ez dira, koalizioaren iritziz. «Ikusten ari gara atzerakada hori frente askotatik datorrela», adierazi du Urizarrek. Estatu barruko nazioek lortu duten estatus politikoa «hamarkadatan» zalantzan jarri dela nabarmendu du, baita «irabazitako eskubide zibil eta sozial asko» ere.
EH Bilduk eskubide horiek defendatzeko beharra nabarmendu du. «Defentsa horrek ez du erresistentzia hutsa izan behar», Urizarren hitzetan. Aldiz, «aurrerapausoak» eman behar direla deritzo. Koalizioaren iritziz, modu bakarra dago eskubideen defentsan aurrera egiteko: «euskal errepublika propioa izatea».
Ildo horretan, dei egin die gizarte zibilari, eta eragile sozial eta politikoei adostasunak estrategia berri bat adosteko.
Berria, 2018ko apirilak 1
Iruñean Kantuz aterako da apirilaren 7an
Larunbata arte, izan ongi
El sábado es el primero de abril y es día de Kantuz; nos juntaremos en el lugar de costumbre al mediodía. Hasta el sábado.
Ongi izan
Hemen duzue programaren adibide bat, nola egin izan duten:
http://www.eitb.eus/eu/
Kaixo kantuzaleok:ETBko Gure kasa saioan badute Abestien zaindari izeneko atala, eta horretan herrietako kantariei eta abestiei erreparatzen diete. Oraingoan, Iruñean Kantuz nahi dute atera eta guregana jo dute.
Egitekoa dena, zera da, elkarrizketa labur bat Iruñean Kantuz-i buruz lauzpabost galdera, eta gero kanta bat egin, ahal dela, bertakoa (gure kasuan, Nafarroako kanta bat; «Iruñeko ferietan»… edo).
Iruñean Kantuz kolektiboa denez, hobe taldetxo bat ateratzea eta ez lagun bakar bat.
Horregatik gonbidatzen zaituztet egindako zitara agertzeko. Grabazioa heldu den asteko ostiralean -Iruñean Kantuz bezperan-, eta elkartuko gara Udaletxeko plazan, Iruñean. Beste grabaziorik egin behar dutenez, ordua ez dugu zehaztu oraindik. Jakinaraziko dizuet jakin bezain laster.
Polita litzateke bost, sei… zortzi lagun biltzea.
Pasako dizuet esteka bat ikus dezazuen programan nola ateratzen den.
Animatzen bazarete, erantzun, mesedez, posta honetara, eta horrela hobeki prestatuko dugu elkartzea.
Galderarik baduzue, egin lasai…