2017ko Euskal Herria Kantuz Eguna Gasteizen

Kartela Euskalerria Kantuz Gasteizen

Kartela Euskalerria Kantuz Gasteizen


EUSKAL HERRIA KANTUZ EGUNA – GASTEIZ, MAIATZAREN 27an
“Araba, zazpigarren aldaba”

Egitaraua
– 10:30ean, harrera Landatxo kiroldegian
– 11:30ean, kalez kaleko kantujira. Ibilbidea:
. Aiztogile Kalea
. Faroloia
. Andra Mari Zuria Plaza.
. Postak Plaza.
– Forua Plaza, Imanol Urbietari omenaldia
– Herri Bazkaria Iradier Arenan
– 17:30ean, ekitaldi Foruak Plazan:
Herrialdeetako kantu taldeak kantuan eta dantzan Sabin Salaberri eta Gorka Knör-ri omenaldia.
– 19:30etan, erromeria.
Informazioa: gasteizkantuz@yahoo.es

Orreaga Fundazioa organiza un autobús para acudir a Gasteiz. Si estás interesado/a llama al teléfono 626 178925 (Txema).


 

ONGI ETORRI GASTEIZERA, ARABARA! “Araba, zazpigarren aldaba” – EUSKAL HERRIA KANTUZ EGUNA 2017
2010. urtean euskal kantu talde herrikoien sarea sortu zenetik, Euskal Herria Kantuz ekitaldia ospatzen den zazpigarren urteurrena dugu gaurkoa; eta Araba da antolakuntza eta harreraz arduratu den zazpigarren herrialdea.

Zazpigarrena izateak, ordea, ez du esan nahi azkenak garenik eta arabarrok gogotsu eta indarrean gatozkizue aldabaz ate joka, Euskal Herriko beste herrialdeetatik Gasteizera hurbil zaitezten dei eginez guztioi. Gaur, denok, Gasteiz Kantuzeko kideekin bat eginik, bete ditzagun bada euskal kantuz Gasteizko kale, plaza eta txoko guztiak, euskal kantagintza bultzatuz eta euskara zabalduz.

Tok…tok…..tok….. ARABA… ZAZPIGARREN ALDABA!!!!!!

GASTEIZ KANTUZ, KANTUZALEEN ELKARGUNEA
Gasteiz Kantuz taldea 2009. urtean jaio eta estrenaldia, Gasteizen, 16. Korrikarekin batera egin zuen. Eta, Korrikak bezala, kalea dugu bizitoki. Kalean jaio eta kalean bizi, hauxe da gure martxa… Izan ere, Gasteiz Kantuzen helburua tradiziozko eta gaur egungo euskarazko kantak abesteaz gain, kalean agertzea ere bada; ikusgai eta ikusgarri izan nahi dugu. Ikusgai eta entzungai, euskarak, batez ere, kaleak behar ditu-eta arnasa hartzeko, bizitzeko. Bide batez, gure kantu jirak euskara erabiltzeko eta harremanak euskaraz bultzatzeko esparru bihurtu dira, kantuzaleen gunea izatetik euskaldun eta euskaltzaleen
gunea izatera igaro delarik.

Eta oinez jarraituko dugu Gasteizko eta Euskal Herriko hainbat eta hainbat kaletan ibiltzen, Durangon, Gernikan, Baionan, Iruñean, Donostian, Bilbon, Miarritzen, Aramaion, Errenterian, Zeanurin, Otxandion… Euskal Herriko beste kale eta txoko
batzuk kanten bidez ezagutu izan ditugu, kantutegia Euskal Herriko mapa bihurtu delarik: hala, Urepelen, Xiberuan, Katalunian, Orhin, Gorbeian, Araian, Garazin, Lasarten, Arrosan, Atharratzen, Baldorban, Bermioko portuan, Ondarroan, Erriberan, Tolosan, Eibarren, Deustun, Lapurdin… egon gara kantuen bitartez. Eta atzerrira ere atera gara, Habanara, Greziara, Irlandara, eta espaziora Ilargia lapurtzera…

“Gora begira mugarik gabe” dio esaldiak, eta “abestean ere, ez dago mugarik”



BAZKARIRAKO IZEN-EMATEAREN PROZEDURA

Dakizuenez, aurtengo EUSKAL HERRIA KANTUZ eguna Gasteiz-en ospatuko dugu eta, noski, zer izango litzateke aipatu eguna bazkaririk gabe! Bada, dagoeneko, ia guztia dugu prest, zuek bakarrik falta zarete. Horretarako 700, 800 lagunentzako esparrua aukeratu eta prestatu dugu, goizeko ekimena amaituko den tokitik 10´ra dagoen Iradier Arena eraikuntza berri eta modernoan. Hala,
izenak ematean eta diru sarrerak egitean ohar hauek kontutan hartu, arren:
1. Gurekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa hauxe da:
gasteizkantuz@yahoo.es
2. Zuekin harremanetan jartzeko aipatu helbidea ere erabiliko dugu, hots gasteizkantuz@yahoo.es
Gainera, ondo legoke prozedura honetan taldeen, batez ere, ardura dutenen telefono mugikorra
izatea, sor litezkeen zalantzak, arazoak e.a. argitzeko asmoz.
3. Izena emateko eta diru sarrerak egiteko AZKEN EGUNA: maiatzaren 22a

ORDAINKETA NOLA EGIN
1. Dirua, Gasteiz Kantuz taldearen EUSKADIKO KUTXAREN 30350080950801087673 kontu zenbakian sartu behar da. Dirua sartzeko azken eguna (24€), esan bezala, maiatzaren 22a, astelehena, izango da. GARAIZ IBILI.
Diru-sarrera egiteko orduan, dirua sartzen duenaren izen eta lehen abizena edo taldearen izena jarri, bazkari txartel kopurua jartzea ahaztu gabe. Antolakuntza
konturako askoz hobea da talde gisa sartzea. Diru sarrera egin eta gero, taldeen arduradunek behinik behin, bidali e-mail bat gasteizkantuz@yahoo.es helbidera, berehalako informazioa izan dezagun.
Arren, ez ezazue egin ordainketa “on line” sistemaren bidez arazo handiak ematen ditu eta.
2. Aurkakorik ez baduzue jasotzen, eskatutako eta ordaindutako bazkari kopurua onartu egin dela esan nahiko da.
3. A! maiatzaren 27a ez ahaztu ordainketaren ORDAINAGIRIA eramatea, Landatxo kiroldegian egingo dugun txartel banaketa errazago egiteko.
4. Besterik ez oraingoz eta elkar ikusi arte.

MENUA:
1. KUKULUAK OZPIN-OLIOTAN (COGOLLOS CON VINAGRETA)
2. RISOTTO
3. PIKILO SALTSAZ BETERIKO PIPER BETEAK ( PIMIENTO RELLENO CON SALSA DE PIQUILLO)
4.ONDDO SALTSAZ BETERIKO ZERBAREN ORRI MAMIAK (PENCAS RELLENA CON SALSA HONGOS)
5. SAIHESKIA (COSTILLA)
AZKENBURUA (POSTRE)
1. GOXUA EDO LIMOIZKO SORBETEA (GOXUA O SORBETE DE LIMÓN)
2. ARDOA, KAFEA ETA EDARI BIZIA (VINO, CAFÉ Y COPA)


 

OHARRA:
Datorren maiatzaren 27an, Gasteizen ospatuko dugu Euskal Herria Kantuz eguna. Goizeko jardunean Gazteizko kale esanguratsuenak zeharkatuko ditugu aski ezagutzen ditugun kantuak abestuz.
Arratsaldean berriz, kantuzaleon ekitaldiari ekin nahi diogu. Aurten, indar berezia jarri nahi izan dugu herrialdeetako kantu tradizionaletan. Herrialdeka bina herri kantu abestuko ditugu, eta horrekin batera herrialdeko dantzaren bat ere bai.
Ikusi izan duzuen bezala aukeratutako kantuak ezagunak dira, errazak eta alaiak.
Gasteiz kantuz taldekideak bere gain hartuko dute goizeko kantujiraren zuzendaritza, arratsaldean berriz herrialdeko kantuak abesteko ZUZENDARI lanak egingo dituen boluntarioren bat eskatu nahi dute.
Goizeko 11:00etan Landatxo kiroldegian elkartuko gara guztiok, beraz kontsulta azkar bat eginez ea zuzendari lanak egiteko bateren bat aurkitzen dugun.
Gogoratu, NAFARROAri dagokionez:
– Sarrera, Nafarroako Bolant dantzarekin hasiko da.
– Bertsoa Nafarroatik etorritako kantuzale guzientzako.
– 1. KANTUA: “Iruñeko ferietan”
– 2. KANTUA: “Ituringo arotza”
– DANTZA: Lantzeko ihauteria.
Hauxe da guztia, ea zuzendari hori animatzen dugun Nafarroako kantuzaletasuna sendo erakusteko!.
Gogoan izan aurreko mezu batean proposatutakoa, hau da, datorren urtean 2018an Euskal Herria Kantuz eguna NAFARROAN antolatzea. Animatu!