Archivo del mes: enero 2017

Iruñean Kantuz berriro aterako da Iruñeko Alde Zaharretatik, urrengo otsaila 4 larunbatean

IRUÑEAN_KANTUZ

Ordua / Horas: 12:00
Tokia / Lugar: Merkaderes kaletik


Kantutegia eraberritzeari ekin bitartean, daukagunari probetxu gehiago atera behar diogu. Izan ere, horretan ageri diren kantetarik erdia inguru baliatu ohi dugu, ez gehiago. Agertzen diren kantuen artean, batzuk ez dira errazak edo egokiak karrikan kantatzeko, baina beste batzuk, ordea, bai, baldin eta ikasten edo berriro gogora ekartzen baditugu behintzat.

Hori dela eta, pentsatu dugu hilero-edo kantaren bat sartzen ahal dugula errepertorioan, eta datorren otsailean honakoa kantatzea proposatzen dugu: “MARTXA BATEN LEHEN NOTAK”. Kantutegian 18. orrialdean dugu Mikel Laboaren kanta ezaguna. Zaila ez da, baina komeni da prestatzea. Horretarako, astero kantatzera biltzen zareten taldeetan prestatzeko eskatzen dizuegu, karrikan besteek jarraitzen errazago izan dezaten.

Bidenabar esan behar dugu darabilen gaiak baduela gaurkotasunik, izan ere.

Gainera, hona hemen Youtubeko esteka, ikasteko edo aditu ahal izateko:

https://youtu.be/pHIxYlmAQAs

Espero dugu gure proposamena ontzat eman dezazuela eta kanta prestaturik etor zaiteztela otsailaren 4an.



Mientras nos ponemos a renovar el cancionero, tenemos que sacar más provercho del que tenemos. Resulta que solamente usamos la mitad de las canciones que aparecen en el mismo, De entre las que lo componen, algunas no son fáciles o adecuadas para ser cantadas en la calle, pero otras sí, por contra, al menos si las aprendemos o las traemos a la memoria.

Por todo eso, hemos pensado que cada mes podemos introducir alguna canción en el repertorio, y para el próximo febrero os proponemos cantar esta: “MARTXA BATEN LEHEN NOTAK”. La conocida canción de Mikel Laboa está en el cancionero en la página 18. No es difícil, pero conviene que la preparemos. Para eso, pedimos a los grupos que os reunís cada semana a cantar que la prepareis, de forma que la demás gente la siga en la calle más fácilmente.

Digamos de paso que el tema del poema es completamente actual.

Y además, el enlace de Youtube para aprenderla o poder escucharla:

https://youtu.be/pHIxYlmAQAs

Esperamos que os parezca bien la propuesta y que vengais el día 4 de febrero con la tarea hecha… Mila esker.


Los coros de Santa Águeda / Agata Deuna recorrerán Iruñea el sábado 4 de febrero

santaageda

santaageda


Santa Agueda, cuya festividad se celebra el día 4 de febrero, nacio en Sicilia el año 230. Vivió en Palermo y murió mártir en Catania después de cortarle los pechos. Esto hace que se le considere protectora de las mujeres contra el mal de pechos y en especial para las casadas, futuras y recientes madres. Esta fiesta se celebra prácticamente en toda Euskal Herria, la tarde-noche del día 4 y todo el día 5.

Los actos más comunes eran los repiques de campanas durante la noche, hogueras y postulaciones (rondas para pedir alimentos) acompañadas de canciones. En algunas zonas, como tierra Estella, los chavales solían preparar alguna falsa corporación o corte.

Los repiques de campanas corrian frecuentemente a cargo de la parroquia del lugar, durando hasta la madrugada en algunos pueblos. Con el sonido de las campanas se pretendía alejar a los malos espíritus y a las malas tormentas veraniegas.

Las canciones cantadas de postulación solían referirse a la Santa y a los habitantes de la casa en cuestón con intenciòn de ser correspondidos con alimentos. Además de cantar con música llevaban la cara pintada y algunos, incluso disfraz, pudiendo ser debido a la proximidad del carnaval. Los chicos llevaban sobre la ropa pañuelos y cintas de colores. Con lo recogido en la postulación, cenaban juntos mozas y mozos y seguidamente organizaban un baile.

Esta festividad fue perseguida y hasta prohibida durante siglos debido al excesivo clamor festivo y a la persecución de lo pagano y tradicional. Pero a pesar de las trabas, esta tradición no ha muerto y los coros de Santa Agueda, como otras costumbres de nuestro pueblo, son más numerosas cada año.

A cantar!

Zorion Etxe hontako denoi
oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz,
bainan eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi dugu gogoz.

Santa Ageda bezpera dugu
Euskalerriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua duguna.
Santa Maitea gaur hartu dugu
gure bideko laguna;
haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.


Santa Agata jaia

Santa Agata jaia edo Dona Agata jaia, euskalkietan Santa Ageda bezpera, Agate Deuna jaia, Santa Ageda eskea eta Santa Ageda batzea izenez ere ezaguna, Euskal Herria eta Espainiako zenbait tokitan ospatzen den jai herrikoi tradizionala da, Agata Cataniakoaren omenez otsailaren 5ean eta bezperan ospatzen dena, egun horretan Eliza Katolikoaren santutegiko santu haren omenezko eguna denez. Euskal Herriko herri askotan, ohitura da egun horretan edo bezperan herrietan kopla zaharrak kantatu, makilekin lurra joaz erritmoa markatzeko, diru edo janari eskean, jantzi tradizionalekin eta kriseilua lagun. Koplako bertsoak koblakari bakar batek abesten ditu maiz, eta taldeak leloa. Antzina, mutil gazteak soilik ibil zitezkeen Santa Agata eskean, baina XX. mendetik azken hamarkadetatik emakumeengana eta adin talde guztietara zabaldu zen ospakizuna. Garai batean, urte horretan soldaduskara joan behar zuten mutil gazte edo kintoen bilerak ere egiten ziren egun horretan, eskean betiere; herri batzuetan, Eskoriatzan tradizio handiz, adin bereko gazteak biltzen dira ospakizun horri jarraipena emateko.

Jaiaren jatorria lurra esnaraztea omen da, neguko solstizioaren ondoren, sakabanatuta dagoen herri interpretazio baten arabera. Hala, Santa Agata askotan abere gisa irudikatzen da: ahuntz edo katu itxurarekin. Ablitasen, uste zuten Santa Agata bezperako gauean banatzen zirela hurrengo urtebeterako ekaitzak.