Archivo del mes: diciembre 2016

Ekimenak Euskaraz Iruñean

Zaldiko_Maldiko_logoa

Zaldiko_Maldiko_logoa


SANTO TOMAS, topa egin dezagun!
Euskaraz jai eta alai!

Duela hilabetetxo bat, azaroaren 24an, Mintzakide ikasturte berriari hasiera eman genion Mintzapoteo polit batekin, zeinen gustora ibili ginen lagunak! Ohitura on hauek ez galtzeko, Santo Tomas eguna denon artean ospatzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.

Ospakizun honetan ohikoa den bezala txistorra dastatzeko aukera ez da faltako. Gabonak ate joka ditugu eta urtea bukatu baino lehen, azkeneko hitzordu ederra dugu honetan. Giro ona eta aukera ezin hobea beste mintzapraktika taldeak ezagutzeko eta euskaraz mintzatzeko.

Urtea alai agurtzeko motorrak berotzeko prest? Gorde hitzordua!

Eguna: Abenduak 21
Ordua: 19:00etatik aurrera
Tokia: Zaldiko Maldiko Elkartean (Ansoleaga kalean)

Mesedez, dena prestatzeko eskertuko genizueke aurretik konfirmatzea etorriko zareten ala ez, bai eta zure mintzakide taldetik edo lagun taldetik zenbat etorriko zarete esatea ere:
E-postaz: mintzakide1@gmail.com
Bidali whatsapp bat edo deitu: 948330868 / 664496509 / 674351917.


Abenduak 15
Oskorriren disko sinaketa, topaketa eta agurra

Hauxe da despedida da talde bizkaitar historiko honen azken agurra izan nahi duen diskoa. Berau sinatzeko eta bere jarraitzaileei aurrez aurre agur esateko aukera izango duzue.

Tokia eta ordua: Iruñeko Elkar aretoan (Komedias kalea, 4), arratsaldeko 18:30etan.


Abenduak 16
Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Bederatzi bertsolarik hartuko dute parte kanporaketan. Parte-hartzaile hauek Nafarroako Txapelketan lehen aldiz izena eman duten bertsolariak dira, gainerakoak zuzenean sailkatuta daude otsailean abiatuko diren final-laurdenetarako.

Tokia eta ordua: Iruñeko Katakraken, 19:00etan hasita. Sarrera doakoa da.


Abenduak 18
Haurrentzako zinema eta txokolate jatea

Euskaldunon Biltokiaren eskutik, haurrentzako programazioaren barne aurkitzen dugun jarduera da hau. Etxeko txikienekin igandea pasatzeko zinema ikustaldi bat egongo da eta ondoren txokolate jate goxo-goxoa.

Tokia eta ordua:
Euskaldunon Biltoki, Ezkaba plaza (Txantrea). Arratsaldeko 17:30etan.


Abenduak 23
Olentzerori ongietorri festa

Olentzerori Euskalerria Irratiak antolatutako ongietorri festa ospatuko da abenduaren 23an, ostirala. Bertan, Olentzero bera, Pupu eta Lore, Pantxika Lamur eta Oskar Estanga izanen dira.

Tokia eta ordua: Zentralen, Iruñean, goizeko 12:00etan.
Sarrerak erosteko klikatu argazkian, joan Karrikiriren Euskal Dendara (Xabier karrika 4) edo hurbildu Euskalerria Irratira.


Abenduak 26
Ene kantak: «Astonauta. Mundu berri bat eraikitzen»

Familiarekin batera burutzeko plan itzela da ASTONAUTA. Ikuskizun berri hau ikusteko eta entzuteko Iruñean leku itzela aurkitu omen dute emanaldia aurkezteko, Baluarteko Jauregian hain zuzen ere. Bertan, euskarak toki gutxi duela esaten omen da….hala bada? Hator euskaldunak!

Tokia eta ordua: Baluarten, arratsaldeko 16:30etan. Sarrerak salgai 8 eurotan (baluarte.com).


Abenduak 29
Kontzertuak: Desperdizio, Burutik J eta sopresa
Urtea agurtzen joateko rock kontzertua antolatu dute Euskaldunon Biltoki elkartetik. Desperdizio eta Burutik J joko dute, eta gainera, sorpresa ugari egongo dira gauean zehar. Baietz animatu?

Tokia eta ordua:
Euskaldunon Biltoki, Ezkaba plaza (Txantrea). Gaueko 20:00etatik aurrera.


 

Abenduak 17, Tafallako lagunak kantatzera aterako dira

tafalla_kantuz

tafalla_kantuz


Gogoratu nahi dizuegu heldu den larunbatean, abenduak 17, Tafallako lagunak kantatzera aterako direla, ohi dutenez, urtaro berriaren kariaz. Negua agurtzeko edo. Eguerdiko 12etan Nafarroako plazatik abiatu eta Alde Zaharrean barrena ibiltzeko. Baserritar jantzitan agertzeko dei egiten dute!

Eta kantu bazkaria egiten dutenez, nahi duenak hona jo dezala lehenbailehen: 626031964.

Os recordamos que la gente de Tafalla saldrá a cantar el próximo sábado día 17 de diciembre, para saludar la llegada del invierno. A las 12 del mediodía desde la plaza de Navarra y recorrer la parte vieja. Llaman a aparecer con ropas de casero/a!

Y si alguien quiere ir a la kantu bazkaria, que llame cuanto antes a: 626031964.

Ongi heldu Tafallan!