Archivo del mes: junio 2016
Euskerazko idazlan lehiaketa Alesbesen
Primer certamen de relatos cortos en euskera – Euskerazko idazlan laburren 1. lehiaketan
ARAUAK:
1.Parte hartzaileak: Nahi duten Guztiak.
2.Idazlanaren ezaugarriak:Gai librea,luzeera 2 orrialde (DNA 4) gehienez,ordenagailuz eta Euskeraz idatzia.
3.Mailak: Gazteak multzo hauetan banatuak;
• 6-10 urteko D ereduko zein Ikastoletako ikasleak.
• 6-10 urteko Beste ereduetako ikasleak.
• 11-14 urteko ikasleak(D eredukoak edota Ikastolakok).
• 11-14 urteko ikasleak(beste eredukoak).
• Helduak(15 urte baino gehiagokoak).
Parte hartzaile bakoitzak idazlan bakarra aurkeztuko du,argitaratu gabekoa,originala eta beste lehiaketa batean saritu gabeko4. Lanak aurkezteko epea:2016.ko Uztalaren 31 baino lehen.
Gutunez bihaldu nahi ezkero:
San Fermin Kalea 5znb 31330 Alesbes,Nafarroa.
Mezu elektronikora bihaldu nahi ezkero:
aleuska.kt@gmail.com
Barruan sar ezazu;
Izen-abizenak,helbidea,adina,telefono kontaktua eta ikastexea.
(mezu elktronikoan gauza bera egingo da erantsitako artxibo batean).
5.Bi sari egongo dira, Irabazleei aldez aurretik abisatuko zaie.
6.Sarien banaketa III EUSKERA EGUNEAN izango da,2016ko Irailaren 3an.
7.A.E.K.T(Alesbesko Euskal Kultur Taldea)berarentzat gordetzen ditu saritutako obrak argitaratzeko eskubideak,baita iragarritako sariak aldatzeko eskubidea.
8.Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin darama aurreko arau guztiak onartzea.
BASES
1. Podrán participar todas las personas que lo deseen.
2. El tema será libre, con una extensión máxima de dos folios DINA4 por una cara, escritos a ordenador,tipo de letra Verdana, tamaño 11 y en euskera.
3. Categorías:
• De 6 a 10 años, alumnos de modelo D o ikastolas.
• De 6 a 10 años, alumnos de otros modelos.
• De 11 a 14 años, alumnos modelo D o ikastolas.
• De 11 a 14 años, alumnos de otros modelos.
• Adultos, de 15 años en adelante.
Cada paticipante puede presentar un solo trabajo, que deberá ser inédito, original y no premiado en ningún otro certamen.
4. Los trabajos deberán presentarse antes del día 31 de Julio en la dirección de Alesbesko Euskal Kultur Taldea:
C/ San Fermín, 5 31330 Villafranca
indicando en el sobre “Certamen de relato corto”. También podrán presentarlo por medio de la dirección electrónica:
aleuska.kt@gmail.com
Dentro, en un sobre o archivo adjunto, cerrado e identificado con seudónimo, titulo y categoría, se incluirán los datos del participante (nombre y apellidos, domicilio, edad y teléfono de contacto. En categoría infantil, además, el centro educativo en que estudia.
Caso de no cumplir los requisitos, el trabajo presentado quedará excluido del concurso.
5. Habrá dos premios, aún sin determinar, por categoría(se avisara a l premiada/o).
6. La entrega de premios tendrá lugar durante la celebración del;
III. Euskararen Eguna, que tendrá lugar en Alesbes-Villafranca el sábado, 3 de septiembre de 2016.
7.Alesbesko Euskal Kultur Taldea, asociación organizadora del certamen, se reserva elderecho de publicación de los relatos, que no serán devueltos, así como el derecho demodificación de los premios, si hubiera causa para ello.
8. La participación en este certamen implica la aceptación de estas bases.
Vianako eta Lodosako ikastolen Oinez Basoa bikoitza izanen da
Lodosako Ibaialde eta Vianako Erentzun ikastolek, elkarlanean abian jarri duten Oinez Basoaren edizio berria aurkeztu zuten atzo. Lehenengoz bi ikastolen artean antolatuko den Nafarroa Oinezak bere neurriko Oinez Basoa behar zuen, hartara, hau ere bikoitza izanen dela adierazi zuten Xabier Carnicer proiektuko kideak eta Iñigo Telleria Ibaialde Ikastolako zuzendariak: “Batetik, Andosillan, bertako ekosistema desberdinen konserbazioan lagunduko duen basoberri-tzea aurrera eramango da eta bestetik Sartagudan, herriko naturgune desberdinak lotuko dituen interes bereziko sakan bat zuhaitzez hornituko da”.
Sartagudako eremuari dagokionez, Memoriaren Parkea eta Ebro ibaiaren erriberako naturguneak lotzen dituen sakanaren ertzeetan baso ilarak sortuko dira eta bidean zehar zuhaitzez beteriko etorbide bat eratuko da. “Gaur egun zonalde hau erabat utzita dago eta hainbat zuhaitz gaixorik daude”, azaldu du Carnicerrek, “lanak sakanak berak duen interes naturala indartuko du eta landare aniztasun handiagoa emango dio”. Bertan, lertxuna, artea, haltza eta basaka bezalako zuhai-tzak eta oilara, olibondoa, basa arrosa, elorri beltza, legeltxorra eta elorri zuria zuhaixkak landatuko dituzte.
Andosillako Gurutze Santuaren ermitaren ondoan dagoen 2 hektareako lurzoruan baso-berritze lanak egingo dira, bestalde. “Gaur egun zonalde hau herritarrentzat aski ezaguna den aisialdi gunea dugu. Dagoeneko pinu baso zahar bat existitzen da eta ekimen honi esker eremu natural hori zabaltzea lortuko da eta hegaztiak ikus ahal izateko gune ezin aproposa dela kontuan izanik, hegaztien behatoki bat eraikitzeko asmoa ere badago. Gainera orain dagoen askaldegian ere berri-tze eta mantentze lanak burutuko dira”. Landatuko den espeziea Aleppo pinua izango da.
Denetara, duela zortzi urte sortu zen Oinez Basoa sareari 5.000 zuhaitz gehituko dizkio Hartu, tenka, tira! lemapean ospatuko den Nafarroa Oinezak, bi landaketa hauekin. Desafioa handia da eta erakargarria ere”, adierazi zuen Carnicerrek, “azken finean bi ikastetxek eskualde-ikastolen izaera duten heinean, beraien helburu nagusietako bat, beraien lana inguruko herrietan isla izatea da”. Ekimen honen inguruko informazio gehiago www.oinezbasoa.eus helbidean aurkitu daiteke, baita zuhaitzak erosteko aukera ere.
2008an, Arbizun ekin zitzaion Oinez Basoari, Nafarroa Oinez bestak eragin zezakeen ingurugiro kaltea murrizte aldera. Ordutik, bost baso landatu dira: “Sakanan mendebaldeko oihana dugu; mediterraneo basoa Tafallan; Erriberako basoa Tuteran; bi baso ezberdin Zangozan; eta Baztanen sortu berri dugun basoa”.
Diario de Noticias, 8 de Junio de 2016











































