



Urtero bezala, apirilaren 24an NAFARROAREN EGUNA ospatuko dugu Baigorrin.
Izpegiren bi magaletan dantzatzen eta kantatzen duen herria garela aldarrikatzeko. Euskarak batzen gaituela erakusteko. Sustraiak sakon lurrean, eta ametsak hegan haizean, etorkizuna elgarrekin eraiki nahi dugula erraiteko.
Justuki horrendako, gure herrian, separatista deitu gaituzte ardura. Euskara maite ginuelako. Kulturari eta lurrari atxikiak ginelako. Eta Izpegi zubia zelako guretzat, eta ez muga.
Baina gu ez gira separatistak! Alderantziz. Unionistak gara gu! Gure herria batua nahi dugu! Nafarroa bi zatitan bereixtearen kontra gira. Euskaldunak bi estatutan separatzea ez dugu onartzen. Hemen norbait separatista izatekoz, hori nahi dutenak dira.
“Nun da ote Frantzia, nun da Espainia? Mugaren bi aldeetan da Euskal Herria” kantatzen zuen Niko Etxartek.
Hala beraz! Separatismorik ez! Muga guzien gainetik bizirik den herria girelako, txauzte denak apirilaren 24an Baigorrira! Txauzte Nafarroaren Egunerat!
PREZIOA: 10 EURO
IRTEERA: IRUÑEKO AUTOBUSAREN GELTOKITIK
ORDUA: 9:00
Deitu telefonora: 659 392108 (Patxi) – orreagafundazioa@gmail.com