Archivo del mes: agosto 2015

Sagardia Goñi familiari omenaldi Gaztelun

sagardia_goñi

sagardia_goñi


En el Día Internacional de las Desapariciones Forzosas, homenaje a la familia Sagardia Goñi en Gaztelu

Desagerpen Bortxatuen Nazioarteko Egunean, abuztuak 30ean, Sagardia Goñi familiaren omenez ekitaldi bat antolatu dute Amapola del Camino eta Euskal Memoria elkarteek.

Hitzordua Legasako plazan izango da, goizeko 10:30ean. Handik Legarrea-ko leizera joango da eta eguerdiko 14:00etan bazkaria, 15 euroren truke. Izena emateko bidal dezakezu mezu bat helbide honetara: bidekomitxingorria@gmail.com 

En el Día Internacional de las Desapariciones Forzosas, que se celebra el próximo 30 de agosto, las asociaciones Amapola del Camino y Euskal memoria han organizado un homenaje a la familia Sagardia Goñi.

La cita será en la plaza de Legasa a las 10:30. De allí se acudirá a la sima de Legarrea y a las dos de la tarde habrá una comida, al precio de 15 euros. Para inscribirse se puede mandar un mensaje a la dirección:

bidekomitxingorria@gmail.com

ASAMBLEA NAVARRA PUEBLOS POR LA MEMORIA

Se celebra en Orreaga e Ibañeta la victoria sobre las tropas de Carlomagno en el año 778

Ibañeta 2015

Ibañeta 2015



Organizados por Etxabarrengoa Kultur Elkartea, Orreaga Fundazioa e Ibañeta 778, un año más, este pasado 15 de agosto se han celebrado en Orreaga e Ibañeta los actos conmemorativos coincidiendo con el enfrentamiento entre las tropas de Carlomagno y los vascones el 15 de agosto del año 778.

A las 9:00 h. partió un grupo a pie para recorrer el trayecto desde Auritzberri hasta Orreaga-Roncesvalles, donde a las 10:30 h. se realizó una ofrenda floral con el baile del aurresku como homenaje a los vascones muertos en combate en aquel enfrentamiento, en el que también falleció Roldán, sobrino de Carlomagno. Aquella derrota histórica causó gran asombro en los estados europeos cristianos.

A las 12:00 h. se congregaron varios cientos de personas en el Alto de Ibañeta, la mayoría llegando andando desde Orreaga, para participar en un acto teatralizado con la escenificación de tres hitos históricos: la batalla del 778; los hechos del 812, en los cuales el hijo de Carlomagno secuestró a las mujeres y niños de la zona para utilizarles como escudo a la hora de atravesar Ibañeta; y la proclamación de Íñigo Arista como jefe de los Vascones en el 824.

La pretensión de los organizadores ha fue «dar a conocer ese retazo de nuestra historia y contextualizarlo en la actual coyuntura socio-política Navarra». Se recordó una parte de la historia «desconocida para la mayoría, ya que apenas se trabaja en el currículum escolar». En el acto y como cada año, Gaizka Aranguren leyó el Pregón que acompañamos.

El tiempo se mantuvo encapotado toda la mañana pero sin lluvia y al terminar el acto se desato una impresionante borrasca.

Posteriormente numerosos comensales participaron en una comida en el local de Etxabarrengoa Elkartea en Garralda, con gran ambiente y muchos kantuz.


 

Errozabalgo / Orreagako bataila (1.237. URTEMUGA)

Lurralde honetan, hau da, Garaziko mendatearen inguruetan, Izura, Donibane Garazi eta Eiheralarre herrietan, bidesari zergariak hain dira maltzurrak ezen gaitzespenik erabatekoena merezi duten. Bi edo hiru lantzaz erromesen bidera irteten dira eta bortxakeriaz zerga bidegabeak kentzen dizkiete. Eta ibiltariren batek eskatzen dioten dirua ordaintzeari uko egiten badio, astamakilez kolpatzen dute eta mehatxuen artean barruko galtzak ere arakatzen dizkiote bidesaria kenduz.

Lur honetako jendeak basatiak dira, bizi diren bazter berak basatiak, mendirakoiak eta barbaroak diren bezala. Basatiak dira haien bisaiak, haien hizkuntza barbaroaren berezko basatasunaren antzera, ikaratu egiten dituzte so egiten dituztenen bihotzak.

Aymeric Picaud, XII. Mendean.

Horrela ikusten zuen franko batek euskal herri kontinentaleko lurretan bizi ziren euskaldunak. Ez da harritzekoa. Frankoentzat, frantsesentzat, arerio lurraldea izan zen mendetan zehar Baskonia. Pirinioz ipar-ekialdera dagoen Baskonia, baina baita Baskonia penintsularra ere.

Duela 1.237 urte Karlos edo Karolo errege frankoak Iruñea erretzeko agindua eman zuen. Erabaki hori, xede politiko eta militar handiago baten bidean hartu zuen: bere “marca hispanica” delakoa osatu nahi zuen 778. urtean eta Baskonia osoa bere meneko izatea beharrezkoa zuen. Zaragoza ez zuen eskuratu eta Zaragoza gabe Iruñea kontrolpean edukitzea oso zaila egiten zitzaion. Hortaz, Iruñea erre zuen. Frankoen kronistek diotenez “bere arerioek, baskoiek alegia, Iruñeko gotorlekua erabil ez zezaten”.

Xabier Irujo, Renoko Unibertsitateko irakasle, ikerlari eta historialariak jatorrizko iturrietara jo du azken urteotan Errozabalgo, Orreagako batailaren informazio garbienaren bila. Latineko testuetatik edanez atera dituen ondorioak eta Txoperenarekin orduko bideetatik egin dituen ibilbideei esker orain arte ezagutzen genituen datuak kolokan jarri ditu.

Ez da egia baskoiek Karlosen atzeguardia bakarrik eraso zutenik. Armada osoari egin zioten eraso. Errege frankoak ziztu bizian alde egin behar izan zuen inguru hauetatik, oso laguntzaile gutxirekin: “Totum exercitum magno tumulto perturbant”.

Menperatu gintuztenen historiografia ofizialek diote garai haiek urte ilunak direla. Eta horrela diote ez zutelako herri honen gaineko kontrolik. Zoritxarrez, gure arbaso haiek ez zuten bere egunerokotasuna idatziz jasotzeko ohiturarik. Baina hemen gertatu zenak argi adierazten du herri hau antolatuta zegoela. Antolaketa politikoa bazegoen, hura gabe ezinezkoa baitzen mundu ezaguneko armada handienari eraso egitea.

Roncevaux, Roncesvalles, Roncesvalis, Ronzaval, Errozabal.

Bai, Iruñeko Erresuma izan zen Errozabalgo hiru batailen emaitza, baina Iruñeko Erresuma, jadanik, gure herriaren zatiketaren ondorio izan zen. Pirinioz ipar-ekialdekoak batetik eta hego-mendebaldekoak bertzetik. Lehenago, Baskonia guztia baskoien esku baitzegoen.

Baskonia, Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria… Baskoiak, baskoak, euskaldunak, nafarrak. Deiturak aunitz izan dira, baina xedea beti berdina: bizirik irautea. Munduari gure ekarpena egitea.
1.237 urte pasa dira eta berriro hemen gaude gauza berbera aldarrikatzeko. Amaren sua babesteko aitaren etxea berreraikitzen ari garela.

Orduan eta orain: Baskonia, Iruñea, Euskal Herria, Nafarroa. Gora euskaldunon herria!

Gaizka Aranguren