Archivo del mes: junio 2015

2014ko Zaldiko Maldiko Kultur Elkartearen Sariak

Zaldiko_Maldiko_logoa

Zaldiko_Maldiko_logoa


Ohar honen bidez, Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteak jakinarazi nahi dizue ekainaren 19an Lamien Urrezko Orrazia eta Asto Masto sariak banatzeko ekitaldia eginen duela. Ekitaldia arratseko 8etan izanen da, elkartearen egoitzan, Antsoleaga karrikan.

Ohitura dugun bezala Sari hauek gure bazkideek erabaki zuten hainbeste hautagai eta proposamenen artetik.

2014ko Lamien Urrezko Orrazia Xamar-i ematea erabaki du Zaldiko Maldikok, Juan Karlos Etxegoien Juanarena, irakasle nafarrari, euskararen eta euskal kulturaren hedapenaren alde egin duen lan zoragarriarengatik.

Hain zuzen ere erreferentziazko hainbat liburu idatzi du euskararen historiaz. Halaber, ikuspuntu berriak plazaratu ditu hizkuntzaren arazoari buruz

Orhipean: Gure herria ezagutzen du lanik ezagunena, orain arte espainolerafrantseseraingelesera eta katalanera itzuli baita.

  • Orhipean: Gure herria ezagutzen(Pamiela1992).
  • Orekan: Herri eta Hizkuntzen ekologiaz(Pamiela, 2001).
  • Euskara jendea : Gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza(Pamiela, 2006).
  • Euskara Jendea: Gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza. 6 DVD. (Ibaizabal Mendebalde elkartea – Zenbat Gara elkartea, 2013).

Asto Masto saria, berriz, UGT sindikatuari emanen zaio, Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2001ean egin zuen lan deialdi baten kontrako helegitea aurkezteagatik, aipatu lan deialdian euskara jakiteari atzerriko hizkuntzak jakiteari baino balio handiagoa ematen zitzaiolako. Helegite hura ontzat jo zuen Nafarroako Auzitegi Gorenak 2014ko azaroan, eta epai horren harira UGTk kaleratu zuen agirian sindikatuak berretsi egin zuen jarrera lotsagarri hura.

Besterik gabe, ekainaren 19ko ekitaldian elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazue gure agurrik adeitsuena.

Iruñean, 2015eko ekainaren 4an

Zaldiko Maldiko kultur elkartea


Gure Esku Dago Iruñean: Ekainak 21, aurtengo ekintza masiboaren nondik norakoak

gure_esku

gure_esku


Ekainak 21: aurtengo ekintza masiboaren nondik norakoak

Iaz Durango eta Iruñea lotu genuen Giza Kate erraldoia osatuta. Aurten, ekainaren 21a da gorde beharreko data. Egun horretan, hiriburuak borondatez betetzera goaz. Horretarako, hautetsontzi erraldoiak eraikiko ditugu, azken hilabeteotan herriz herri biltzen ari garen oihal-zatiak elkar josita.

17:30ean, Ekitaldi Nagusiak

Egunaren puntu gorena izango da. Egun, herri eta auzoetan dauden borondatez jositako oihalen bitartez hautetsontzi erraldoiak eraikiko ditugun momentua izango da, ondorengo hiriburutan:

Baiona Christian Belascain errugbi zelaia
Bilbo: San Mames
Donostia: Anoeta Estadioa
Gasteiz: Buesa Arena
Iruñea: Zezen Plaza

Informazio gehiago:
https://gureeskudago.eus/2015/04/11/ekainak-21-aurtengo-ekintza-masiboaren-nondik-norakoak/