Archivo del mes: mayo 2015

Kultur Aroa martxan da Leitzan mota guztietako ekitaldiekin

Kultur_Aroa_Leizan
Kultur_Aroa_Leizan
Bueltan da Leitzako Kultur Aroa, hibalete bat mota guztietako ekitaldiz beteta Alkeren eskutik. Atzokoan eman zitzaion hasiera egitarauari, Saharar kampamentuetako egungo egoera eta proiektuak Anaras Tolosako taldearekin. Gaur, berriz Saharar herriaren inguruko proiekzioa eta forumareki izango da Aurreran, 19.30etan. Halaber, Leitzako Saharar Herriaren aldeko taldeak argazki bilduma bat jarri du ikusgai Aurreran eta herriko tabernetan.

Bihar Mendibil taldeak ume eta gazteentzat mendi irteera prestatu du, 9.00 etan plazatik abiatuta. Beste aldetik, jubilatuen tabernan 20.00etan Irutxulo zeltiar musika taldea eta gauerditik aurrera, Atekabeltzen Zopilotes Txirriaus ariko dira. Igandean Sinfonietta Academica taldearen eta Jeiki abesbatzaren Adioses kontzertua izango da elizan 12.30ean.

Egitarauak hurrengo astean segida izango du. Astelehenean Kuba eta AEBren arteko harreman berrien inguruan Jordi Mataten hitzaldia izango da, 19.30ean Atekabeltzen. Asteartean, Atekabeltzen ere, Unai Arangurenek Bizilur proiektua aurkeztuko du 20.00etan, Lei-tzeko kontsumo taldeak antolatuta. Asteazkenean Burdin hariak eta plastikozko goilareak ikuskizuna landuko dute Oier González eta Markel Ormazabalek, Atekabeltzan 20.00etan.

Hurrengo ostiralean, Erriberako paloteadoak izango ditu hizpide Mikel Lasartek Aurreran 19.30ean eta larunbatean Mendibil taldekoek Pasai Donibane-Jaizkibel-Hondarribia irteera egingo dute 7.30ean Oialdetik abiatuta. Egun berean, Aralar Musika Eskolak Patxiren Botila kon-tzertua eskainiko du Erletako jangelan 11.30ean. Arratsaldean, 17.00etan Ene kantak ikuskizuna izango da zinean.

Maiatzaren 26an Berdintasun zerbitzuek antolatuta Kirolean berdintasuna? Hi-tzaldia izango da Ainhoa Azurmendirekin, 20.00etan Atekabeltzan. Hurrengo egunean, gurasoentzat, gaitasun handiak eskola mailan antzeman eta jardun hitzaldia José Mari Cresporekin, Aurreran 19.30ean. Hilaren 28an Umorearen gerra mahai ingura Olaia Aldaz eta Uxue Anduagarekin, Angel Rekalde moderatzaile dutela, Aurreran 20.00etan.

Maiatzaren 29an Aralar Musika Eskolako ikasleek Tematikoktela kontzertua eskainiko dute, 18.00etan zienan. Ondoren Tot de Geants erreportajea Maddi Arrazolarekin. Hurrengo egunean 30ean Euskal Herria Mendi Erronka izango da eta gauerditik aurrera Atekabeltzen kontzertuak Gobernors eta Dama taldeekin. Hilaren azken egunean, igandean, artesau azoka izango da herriko plazan.

ERAKUSKETAK Maiatza eta ekainaren zehar hainbat erakusketa ere prestatu dituzte. Bihartik 31ra, Aieneko garbilekuan Iberori buruzko erakusketa ikusgai izango da. Hilaren 18tik 20ra, berriz, Iñaki Atxaren Natura Basatia argazki erakusketa izango da Atekabeltzan. Beste aldetik, Aurrera eta tabernetan Saharar herriaren egoera azalduko dute. Ekainaren 5etik aurrera, Emakumea eta borroka erakusketa ikusgai jarriko dute Torrean, Atekabeltzan eta leku ezberdinetan.

Motzean

Artisau azoka. Maiatzaren 31an Euskal Herri osotik etorritako artaisauak bilduko dira plazan, goizeko 11.00tik 19.00etara.

Benito Lertxundi. Orioko abeslariak Leitzan kon-tzertu bat eskainiko du, ekainaren 6an 22.00etan.

Edizioa

38. 1978.tik antolatzen da Lei-tzako Kultur Aroa.

Diario de Noticias, 15 de Mayo de 2015

Maitzak 9. Zizurren Kantuz aterako da berriro herriko kaleetatik

zizurren-kantuz
zizurren-kantuz


Este  sábado día 9 de mayo, a partir de las 12:00 horas nos juntaremos en el Ayuntamiento para hacer la kalegira del Zizurren Kantuz.

Atoz gurekin Euskeraz kantatzera!!!

ZIZURREN KANTUZ