Archivo del mes: diciembre 2014
Xaloa Telebista Iruñerrian
Gure Estatutuetan garbi azaltzen den bezala, euskararen erabilpena normalizatzeko sortu zen Xaloa Kultur Elkartea. Horretarako euskara hutsez emititzen dugu, euskararen estima soziala berreskuratzeko eta euskaraz hitz egiteko ohiturak indartzeko. Horrez gain, eskualdeko garapen integralaren aldeko apustua egin dugu, bertako giza-jende, talde eta erakundeei lagunduz.
Nafarroako Gobernuak 2013an LTD kanalen esleipena egin zuenean, gure proiektua garatu eta euskararen normalizazioan laguntzeko jauzi kualitatiboa egiteko aukera ikusi genuen. Horregatik, lehiaketara aurkeztu eta eskuratu ere, eskuratu egin genuen Iruñerrian
Gehiago:
Oinarriak bilguneak 10.000 euroko diru ekarpena egin dio XALOA telebistari, Iruñerrian abian jarriko duen telebista sustatzeko asmoz
1990tik bi hamarkada luzez Oinarriak bilgunea Nafarroan euskalgintzan eta euskararen alde lanean ari ziren hainbat erakunde eta eragileren elkargunea izan zen. Era berean, egindako lanaren ondorioz, Nafarroako euskaltzaleentzat erreferentzia bilakatu zen: horren lekuko, hainbatetan egin dituen agerraldi zabal eta jendetsuak, baita bestelako ekimen arrakastatsuak ere; besteak beste, 50.000 nafarren babes-sinadura lortu zuen lege-proposamena. Horrez gain, urteen poderioz diru-fondo bat osatu zuen; alde batetik, kanpaina zehatzetan zein materiala salmentan ateratakoa, eta, beste aldetik, hilero-hilero urteetan kuota jarri zuten bazkide kementsuei esker.
2010ean jarduna “guztiz” eten zuen arren, diru hori hor mantendu izan da, eta azken urteotan Oinarriak bilgunearen batzorde iraunkorra osatzen zuten erakunde eta taldeek (Sortzen Ikasbatuaz, EHE,, Orreaga, AEK eta LAB) XALOA telebistaren egitasmoa estrategikotzat jo, eta baliabide horiekin bultzada handia eman nahi izan diote. Izan ere, ekarpenak jasotzeko aste bat faltan, 10.000 euro jarri dituzte aipatutako fondo horretatik.
Iruñerrian azalduko den euskarazko telebista berriarekin esparru berria irabaziko dugu euskaldunok: euskararen prestigio soziala areagotu, eta beste zutabe estrategiko bat jarriko zaio euskararen normalizazioari.
*Argazkian ezkerretik hasita Xabi Gartzia -AEK-, Joseba Igerabide -Xaloa-, Expe Iriarte -LAB-, Juanja Iturralde -ORREAGA-, Gorka Iriarte -EHE.