2013ko Xalbador Eguna Urepelen

xalbador

xalbador

Urteoro, Xalbador eta gai bat hartu dugu goiburu, berak kantatu edo Xalbadorrekin lotura izan duena. 2005. urtean “Xalbador eta mendia” gaia hartuta antolatu genuen asteburua. Beste batean, “Xalbador eta diaspora”; “Xalbador eta Mattin”; “Xalbador eta Zavala” “Xalbador eta Xanpun”, “Xalbador eta Xavier Lete”, “Xalbador eta Joakin Berasategi”. Aurten Xalbador eta Basarri omenduko ditugu.

Inazio Eizmendi Basarri bertsolariaren jaiotzako mendeurrena betetzen da aurten, 1913ko azaroan sortu baitzen. Xalbadorren bertsu laguna izan zen aldi batean, eta ipar eta hegoaldeko herrietako plazetan elgarrekin kantatu zuten. Horregatik biak batera omendu nahi ditugu aurten.

Horrez gain, Deiadarra taldeak bere hamargarren urteurrena du,  eta euskalzale eta bertsuzaleei asteburu hunkigarri bat eskaini nahi die, urriaren 11n,12an eta 13an.

2013ko XALBADOR EGUNA UREPEL
URRIA 11, 12  eta 13 an UREPELEN
XALBADOR eta BASARRI –REN OMENLADIA

Urriak 11, ortzirala:
21:00etan: Benito Lertxundiren kontzertua, Urepeleko pilotalekuan.
(Sarrera: 10 €)

Urriak 12, larunbata:
17:00etan: Patxi Baztarrikaren hitzaldia, Euskal Hizkuntza eta Kulturari buruz, Joxe Mari Iriondo aurkezle dela.
18:30etan: Xalbadorren itzalean, hamar urte, Joxemari Iriondok idatzi liburu/kronikaren aurkezpena, Deiadarraren 10. urteurrena dela-eta.
20:30etan: lagun arteko afaria, Oiartzungo Eider eta Gorka Zabaleta, Xendarineko ahizpak (Urepele) alaiturik.

Urriak 13, igandea
9:00etan: Xalbadorren etxolara mendi ibilaldia, etxola eta Urepel ezagutuz.
10:30etan: Meza, Xalbador, Basarri, Loidisaletxe I eta Koxme Lizaso bertsolariak gogoan.
11:30etatik goiti: Trikitilariak, Ander eta Imanol Zabaleta Gasteiztarrak  karrikan zehar ibiliko dira.
12:00etan, Larraineko dantzariak, plazan.
13:00etan,    Herri Kirolak, Donazaharre (Baxe Nafarroa) eta Mutrikuko (Gipuzkoa) taldeak zoin gehiagoka.
IKUSGARRIA: sokatira, sega, orga altxatzea eta lasto altxatzea.
14:00etan: Bideo emanaldia, Basarri eta Xalbador omenduz.
Lagun arteko bazkaria, Zabaleta anai-arrebak eta Xendarineko ahizpek alaiturik.
15:30etan: Haurren txokoa, aurpegi pintatzeko taillerak.
Bertso saioa: Xebastian Lizaso, Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe II, Joxe Luis Gorrotxategi eta Amets Arzalluz. Gai-emaile Joxe Mari Iriondo.
17:30etan: Erromeria, trikitilariekin.

•    Nahi duenarentzat kanping zerbitzua egongo da Urepelen bertan.
•    Erreserbak (kantaldia eta igandeko bazkariarentzat) deitu :  0033624332995 telefonora.