2013ko URRIAREN 7tik URRIAREN 12ra. “UHARTE ARALKILGO I. EUSKAL ASTEA”

“Uharte Arakilen guk gureak” elkarte berriak  aste kultural bat  antolatzeko erabakia hartu dugu.  Herritar talde batek sortu dugun  elkarte honek hiru helburu ditu. Memoria historikoa berreskuratzea, euskal kultura bultzatzea eta euskal nortasuna babestea dira herritar talde honen helburuak.

Gure asmoa, bi urtetan behin aste kultural hau antolatzea izango da beste ekimen ezberdinen artean. Bi urtero, gai ezberdinak jorratuko ditugu gai bati zentralitatea emanez (Euskal Nortasuna dela, Euskal Komunikabideak direla, hezkuntza dela…).

Lehenengo aste kultural honek festa eta kultura lotuko  ditu. Memoria historikoa, euskara eta nortasuna ukituz. Aurtengo edizio honetan Espainiako  ikurrak inposatzearen aurrean Euskal Ikurrak omenduko ditugu.  Dakizuenez  Espainiako delegaritzak Uharteko Udalean Espainiako bandera jartzea  behartu du Uharteko udalean azkeneko 30 urteetan  egon den herri akordioaren kontra eginez (Uharte Arakilgo Udalean Banderarik ez jartzeko adostasuna). Erabaki  horren aurrean  urriaren 12an,  Euskal Ikurrak omendu eta ezartzea erabaki dugu.  Uharten  Espainiako banderak ez du gehiengo  bat ordezkatzen.. Beraz, asimilazio saiakera honen aurrean eta Espainiako bandera udaletxean ezartzearen aurrea,n herritarrok gure ikurrei omenaldia egingo diegu gure nortasunaren alde eginez.

Urriak 8 (asteartea), 20:00etan  Udaletxeko pleno aretoan arratsaldeko Patxi Abasolok Nafarroan  1936tik 1975 urtera gertatutakoak azalduko dizkigu.  Beraz lehen saioan orain dela oso gutxiko memoria historikoa ukitzeko aukera izango dugu.

Urriaren 11 (Ostirala),  20.00etan Udaletxeko pleno aretoan “Sakana Euskara Bidean” dokumentalaren aurkezpena izango dugu. Dokumental honetan Sakanako euskalki ezberdinak lantzen dira eta Sakandar ezberdinak  dira protagonistak. Aldi berean Uhartear bat agertzen zaigu dokumentalean protagonista.

Urriaren 12 (larunbata). Egun osoan zehar egitarau zabala egonen da:


URRIAK 12 EUSKAL  FESTA

11:00 Dianak
11:30 Kalejira
12.30 Ikurrei Omenaldia
13:30 Kantu Poteoa “DONOSTIAKO KANTUJIRA” taldearekin.
14:30 Bazkari Herrikoia herrikoia. 20€ helduak. 10€ Haurrak (Izen ematea Motxale, Anaiak, Kafeteria Mendikoa eta Txomin Tabernetan Urriaren 10 Baino lehen).
17.00 Zirko tailerra.
18:30  “KITUKA BURUNDI” Taldearen kontzertua
19.30 Auzatea
20:00 – 22:30 Dantzaldia TTANTTAKA taldearekin.

*Puzgarriak egun osoan zehar egongo dira.