023-05-14: Herri Urrats, Iparraldeko Ikastolen Jaia, Senperen

2025-05-14, Herri Urrrats jaira joateko autobusa.

2025-05-14, Herri Urrrats jaira joateko autobusa.

 


Ezinezkoa izanen zaizu Herri Urratsera joatea eta zure sostengua erakutsi nahi duzu? Horra nola!

Caisse d’épargne FR76 1333 5000 4008 9397 1116 819 

Crédit Mutuel FR76 1027 8023 8500 0201 4340 107

Laboral Kutxa ES87 3035 0059 8205 9073 1197

Kutxabank ES98 2095 5045 8710 6117 7332

Bildutako dirua Iparraldeko ikastolak laguntzeko bideratzen dute.

Senperera Iruñetik joateko autobusa bada. Informazioa eranskin batean.

Herri Urrats, 40. jaiaren atarian

Senpereko aintziran iragango da euskararen aldeko jaia, maiatzaren 14an

«1984an abentura hau hasi zenean, nork esango zigun 40. aldira helduko ginela», adierazi zuen Koldo Rodriguez Herri Urratseko koordinatzaileak. Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaiaren 40. aldia aurkeztu zuten Senpereko aintziran (Lapurdi), maiatzaren 14an Herri Urrats iragango den toki berean, eta urteurrenari dagokion egitarau «betearen» berri eman. «Euskararen egunaz gain aldarrikapen eguna» ere badela oroitarazi zuten.

Seaskaren egoera azaldu zuen Peio Jorajuria lehendakariak. Heldu den urteko eskola sartzerako, irakasle postuen inguruan negoziatzen ari dira Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin. Eta «berriak aski txarrak dira», haren iduriz. Seaskak hamabost postu behar baditu ere, oraingoz bost postu baizik ez dizkiete eman nahi. Jorajuriaren arabera, euskarak bizirik irauteko «Haur Hezkuntzatik Baxoraino ikasleen %30ek murgiltze ereduan behar dute». Gaur-gaurkoz, «%15» eskolatzen ditu Seaskak Haur Hezkuntzan. Bide horretan, euskal herritarren eta euskal instituzioen sostengua espero dute Herri Urratsen, «beharrezko postuak eta ezinbesteko finantzaketa lortzeko».

«Herri Urratsen biltzen den diru ekarpenarekin finantzatzen ditugu maileguak, alokairuak eta proiektu berriak», azaldu zuen Jorajuriak. Aurten, Senperen eraikitzen ari den bosgarren kolegioaren gastuak ordaintzeko erabiliko da, nagusiki. Rodriguezen arabera, «beharrak handiak dira», baina azpimarratu zuen Herri Urratsek ez duela soilik helburu ekonomikoa: «helburu soziala ere badu».